Txapelketak eta jolasak San Pedroetan

Altxorraren bila. Haur eta gazte ugari hurbildu ziren parte hartzera baina eguraldi kaxkarra zela eta, ezin izan zuten jokoa amaitu. / GALILEA

Aurtengo jaiak agurtzeko futbolin txapelketaren finala, junior txirrindulari proba eta puzgarriak

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Aurrera doaz Santa Lutziko San Pedro jaiak, haur eta gazteentzako ekintzak, lehiaketak eta ohiko txapelketak falta izan ez direlarik, eta gaur eguerdian ere berriro topatzeko aukera izango dute herritarrek futbolin txapelketako finalaz gozatzeko; eta arratsaldeko txirrindulari probarekin agur esango diegu aurtengo San Pedroei.

Altxorraren bila jokoarekin hasi ziren atzo arratsaldean ospakizunak Santa Lutzi auzoan, antolakuntza lanak herritar gazteen esku aurrera eraman zirelarik. Proba ugari eta ederki prestatuta zituzten baina eguraldiak ez zuen lagundu eta jokoa amaitu baino lehen hau bertan behera uztea erabaki zuten sarien zozketa bat eginez.

Jarraian patata tortillak iristen hasi ziren, poliki poliki mahaietan kokatuz. Lehiaketa hau ere gazteen iniziatiba izan zen orain dela urte batzuk eta jai egitarauan finko bilakatu da, aurtengo parte hartzea oso ona izanik: guztira hogei tortilla aurkeztu ziren, eta epaimahaiak dastatu ondoren saria Asier Etxaniz-i ematea erabaki zuen, honek pozik jaso zuelarik.

Ondoren, tortilla dastaketa hasi zen auzoan eta hortan zeudela Mus Txapelketari hasiera eman zitzaion ere. Gauean, giroa alaitu eta eguna behar bezala isteko Trikimailu erromeria izan zen bertan.

Agur jaiei

Agur esango diegu gaur aurtengo San Pedroei. Eguerdiko 12:00etan futbolin txapelketaren finala hasiko da auzoan eta hurrengo ekintza XVI. Junior Txirrindulari Probaren ospakizuna izango dugu, EzkiON Martxan kirol klubak antolatuta, hau arratsaldeko 16:00etan hasiko delarik. Honetan ehun bat txirrindulari gazteek hartuko dute parte. Azkenik, arratsaldeko 17:15etatik aurrera puzgarriak egongo dira.

Temas

Ezkio

Fotos

Vídeos