Sei txanda gehiago San Bartolome erretaulako aldamioetara igotzeko

Berritzea. Equipo7 taldekoek lanean tinko jarraitzen dute, herritarren begiradapean.
/I.A.B.
Berritzea. Equipo7 taldekoek lanean tinko jarraitzen dute, herritarren begiradapean. / I.A.B.

Erretaulako zaharberritze lanak amaitzear daudela, larunbaterako zazpi bat laguneko bisita txandak osatu dira dagoeneko, eguneko kopurua betez

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Aurreko bisita bereziak izan zuen arrakasta ikusita, berriro ere herritarrei andamioetara igo-tzeko aukera zabaldu zaie, San Bartolome erretaulan egiten ari diren berrikuntza gertu-gertutik ikusteko aukera izan dezaten.

Uztailaren hasieran aurrera egin zuten lanek Itsasoko San Bartolome parrokiko erretaulan, hau guztiz zaharberritzeko. Equipo7 taldeko profesionalak dira egunero bertan lanean ari direnak, eta hasiera batetik esan zuten bezala, erretaula garran-tzi handiko pieza da dituen berezitasunengatik.

Hilabeteak pasa dira eta Itsasoko erretaularen zaharberritzea buka-tzear dago eta eguna iritsi baino lehen berriro ere hurbil-hurbiletik bisita-tzeko aukera luzatu dute, Equipo7 taldeko zuzendaria den Javier de Miguelen eskutik.

Bisita hauek larunbatean goiz eta eguerdi aldera, azaroaren 11n, aurrera eramango dira eta bost laguneko taldetan banatuko dira, bisita bakoi-tzak 45 minutu inguruko luzapena izango duelarik. Aurreko astean luzatu zitzaien bizilagunei deialdia eta lehenengo egunetan 25 lagunek izena eman zuten. Izena emateko epea azaroaren 10a arte egon behar zen zabalik baina dagoeneko 6-7 laguneko sei txanda antolatu dira eta antolatzaileek egun baterako nahikoa dela uste dute, beraz kopurua beteta, epea itxi egin da.

Esan bezala gutxi falta da zaharberritze lanak amaitzeko eta bisiten antolatzaileek diotenez, momentuz ez dira bisita gehiago planteatzen, hala ere erabakia ez dago hartuta. «Bisita eta prozesu guztia 3D-n grabatuko da eta hitzaldiak ere antolatuko ditugu», azaldu du Pilare Muxikak, Itsasoko Komunikazio Ba-tzordeko kideak.

Orain arte aldamioetatik gertuko bisitak antolatu dira; Javier de Miguelek hitzaldi bat aurrera eraman zuen irailean, aurkikuntzak eta detaile guztiak azaltzeko; eta aditu desberdinen bisitak ere jaso ditugu herrian, adibidez, Pedro Etxeberria Goñi historialaria edo Arkeolan enpresako Josue Susperregi, besteak beste.

Fotos

Vídeos