Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Igartubeiti. 'Handia' filmaren erakusketa dago baserrian. DV
Turismo Sailak Aste Santuko balorazio positiboa egin du

Turismo Sailak Aste Santuko balorazio positiboa egin du

Aurtengo pronostikoa oso txarra izan arren, eta Gipuzkoako datu orokorrekin konparatuz, datuak oso onak dira

DV

ALTO UROLA.

Miércoles, 18 de abril 2018, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ez da denbora asko igaro Aste Santuko oporretatik, egun haietan eta Pazko Astean ere ekintzez jositako egitarauarekin aurrera egin zutelarik gure bailarako turismo arduradunek. Eguraldia kaxkarra izan da eta Foru Aldundiko datu orokorrak ez dira oso onak izan, hala ere Urola Garaiak bisitari ugari jaso ditu, Turismo Sailetik balorazio oso opositiboa egiten dutelarik.

Bailarako Aste Santuko bisitarien informazioa jaso eta Foru Aldundiko datuekin bat egin zuten aurreko astean Urola Garaiako Turismo Sailekoek, Gipuzkoako balorazio orokor bat abiapuntu gisa izanik.

Aurtengo pronostikoa oso txarra zela aitortzen dute turismo sailetik: eguraldi txarra, Aste Santua lehenago izan da (martxoa), jendea eskiatzera joateko aukera izan du, eta gainera iazko datuak errekorrak izan zirenez hauetara iristea oso zaila ikusten zen. «Hau abiapuntutzat hartuta, egiten den balorazioa positiboa da, nahiz eta bisitari gutxiago izan. Bitxikeri moduan, bulegoetara jende gutxiago gerturatu da informazio eske, baina museoetara eta ekintzetara jende gehiago hurbildu da. Hau Gipuzkoa mailan», azaltzen du Edurne Etxeberriak, Turismo Arloko Koordinazio eta Dinamizazio Arduradunak.

Urola Garaia

Urola Garaian zentratuz gero, pronostiko berdinarekin jokatzen genuen Aste Santuko opor hauetan, baina hala ere turismo sailetik espero zuten baina datu hobeak jaso dira, hau oso positiboa izanik.

Museoak, ekintzak, tailerrak, jokoak... Eskaintza borobila eta zabala egon da bi astetan zehar Urola Garaian. Alde batetik familiei egokitutako tailerrak, baina bestetik ere bisitari orori zuzendutako bisita gidatu bereziak izan dira, adibidez. Horrela, bertara gerturatutako bisitari kopurua ez da txikia izan, aurreko urtean baina gutxiago hurbildu diren arren.

«Bi leku aipatuko ditugu konkretuki, hauetan bisitari asko egon baitira: alde batetik Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoa. «Handia» erakusketak igoera esanguratsua ekarri du bisitarietan, gehiengoa Gipuzkoakoa izan delarik. Gehikuntza oso nabarmena izan da. Bestetik, Zumarragako Antio baseliza dugu, izan daiteke Eden saria jaso berri dugula honek jendea erakartzeak ere; bisitari asko gerturatu izana hau ezagutzera. Honetan, aurreko bisitari kopuruarekin konparatuz gehiago izan dira aurten gerturatu direnak, adibidez», azaltzen du Etxeberriak.

Ostatuei dagokienez, okupazioa nahiko altua izan da, eta Aste Santu eta Pazko Asterako proposatutako tailer eta ekintzetan ere jende ugarik parte hartu du.

«Zegoen pronostikoa kontutan hartuta eta Gipuzkoan orokorrean egon diren datuak begiratuta, harrituta geratu gara, Urola Garaian bisitari ugari izan baititugu», dio.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios