Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen zergak ordaintzeko azken eguna

Itsasoko udaletxea lehenengo solairuan. / GALILEA
Itsasoko udaletxea lehenengo solairuan. / GALILEA

Borondatez ordaintzeko epea hurrengo astelehenean, abuztuak 21, amaitzen da bi udalerrietan

MIRYAM GALILEA EZKIO ETA ITSASO.

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendeaurrean dago bai Ezkioko eta baita Itsasoko udaletxean ere eta hau aztertzeko epea abuztuaren 21ean, astelehenean amaituko da, erreklamazioak ere bertan aurkeztu beharko direlarik.

Ezkioko eta Itsasoko udalek herriko zergadun guztiei jakinarazten diete 2017. urteko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendaurrean dela uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluaren arabera. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuaren 78. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua zein den adierazten dute.

Honen arabera, Ezkioko eta Itsasoko Udaletako idazkaritzatan dago errolda agerian, eta aztertzeko epea astelehenean amaituko da. Desadostasuna adierazteko epea ere orduan bukatzen da.

Errekurtsoa tarteratzen deneko organoa Alkatetza Ezkioren kasuan, eta Batzorde Kudeatzaileko Presidentea Itsason, izango da eta erreklamazioak aurkezteko tokia udaletxeetako Sarrera Erregistroak, beti ere bulego ordutegian.

Esan bezala ordainketarako epea astelehenean amaituko da. Honetarako, ordainagiri helbideratuen kasuan ezik, Ezkioko Udalaren izenean Kutxabank-en dagoen 2095 5059 31 1060237707 kontu korrontean egingo da; eta Itsasoko Udalaren izenean Kutxabank-en dagoen 2095 5059 30 9116721791 kontuan.

Gogoratzen da aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bidez galdatuko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesa eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko direla.

Fotos

Vídeos