Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zerga ordaintzeko epea zabalik Ezkion

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendeaurrean dago Ezkioko Udaletxean eta hau aztertzeko epea abuztuaren erdialdera arte izango da, erreklamazioak ere bertan aurkeztu beharko direlarik.

Ezkioko udalak herriko zergadun guztiei jakinarazten die 2017. urteko Trakzio Mekanikozko Ibilgailuen Zergaren Errolda jendaurrean dela uztailaren 5eko 11/1989 Foru Arauaren 14.1 artikuluaren arabera. Era berean, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamendua onesten duen apirilaren 9ko 27/1991 Foru Dekretuaren 78. artikuluan galdatzen den borondatezko zergabilketaren epea eta modua zein den adierazten dute.

Hilaren 21 a arte

Honen arabera, Ezkioko Udaleko idazkaritzan dago errolda agerian, eta aztertzeko epea Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete batera izanik, abuztu erdialdean amaituko da. Desadostasuna adierazteko epea ere hilaren erdialdean amaituko da.

Errekurtsoa tarteratzen deneko organoa Alkatetza izango da eta erreklamazioak aurkezteko tokia Udaletxeko Sarrera Erregistroa, beti ere bulego ordutegian.

Ordainketarako epea uztailaren 21ean hasi zen eta abuztuaren 21era arte egongo da zabalik. Honetarako, ordainagiri helbideratuen kasuan ezik, Ezkioko Udalaren izenean Kutxabank-en dagoen 2095 5059 31 1060237707 kontu korrontean egingo da.

Gogoratzen da aipatutako zergabilketa epearen barruan zor horiek ordaintzen ez badira, prozedura exekutiboaren bidez galdatuko direla eta premiamenduzko errekargua, berandutza interesa eta, bidezko balitz, sor daitezkeen kostuak gehituko direla.

Fotos

Vídeos