Tradizioa eta artea elkarlanean

Josten. Arto hostoak nola josten diren ikasi eta forma eman zieten ere, alfonbrak nola egin daitezkeen ikasiz.
Josten. Arto hostoak nola josten diren ikasi eta forma eman zieten ere, alfonbrak nola egin daitezkeen ikasiz. / ARGAZKIAK IGARTUBEITI

Hamar lagunek parte hartu zuten Lola Altolagirrek antolatutako azken tailerrean

MIRYAM GALILEAEZKIO.

Arto hostoen alfonbra egiteko tailerra aurrera eraman zen igandean Igartubeiti baserriko atarian, bertan parte hartzaileek Lola Altolagirre artistaren gidaritzapena, lan ederrak egiteko aukera izan zutelarik.

Hamar lagun guztira, bederatzi emakume eta gizon batek parte hartu zuten azken tailer honetan. «Lehendabizi, Lola Altolagirrek baserrira eraman zituen eta han 'Haria galtzen' erakusketan ikusgai dituen 'Artalorea eta Eguzkiloreak' bere artelanak erakutsi zizkien parte hartzaileei. Bertan artoaren historia eta erabilpena, eta baita Igartubeiti baserriaren arkitekturan izandako eragina azaldu genien. Ondoren, Lolaren azalpenekin, arto hostoak trentzatzen eta gero josten ikasi zuten alfonbrari forma emanez. Oso gustora aritu ziren», azaltzen dute Igartubeiti baserriko arduradunek.

Altolagirreren 'Artalorea eta eguzkiloreak' lana 'Haria Galtzen' erakusketaren barne kokatzen da, honekin batera ere beste sei emakumeen artelanak urriaren 1a arte ikusgai egongo direlarik bertan.

Temas

Ezkio

Fotos

Vídeos