Borrar
Tour de Vendée. Postu polita lortu zuen Aranburuk azken asteburuan Frantzian. CASSANDRA DONNE
Tour de Vendéen 27. postu bikaina lortu berri du Alex Aranburuk

Tour de Vendéen 27. postu bikaina lortu berri du Alex Aranburuk

Ziklokroseko karrerak gogoan dituela, gaur goizean Urduñako Sari Nagusian parte hartuko du ezkiotar gazteak

GALILEA

EZKIO.

Sábado, 7 de octubre 2017, 00:16

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurreko igandean Fran-tzian ospatutako Tour de Vendée izan da Alex Aranbururentzat, eta Caja Rural taldearentzat, azken lasterketa Europan, honetan ere ezkiotarrak postu bikaina lortu duelarik, lehenengo 30 txirrindularien artean sailkatuz.

Esan bezala taldearentzat Europako azken lasterketa izan zen igandekoa, guztira 203,8 kilometro dituena, La Chaize le Vicomte-tik irten eta La Roche sur Yonen amaitu zena. «Ibilbide gorabeheratsua zen, ez geneuzkan mendate luzerik baina kota gogor motz asko zeuden tartean. Lasterketa osoan euria izan genuen nagusi eta horrek asko baldintzatu zuen lasterketa», azaltzen du Aranburuk.

«Hasieran laukote bat joan zen aurretik baina pelotoia ez zen gelditzen. Cofidis taldeak kontrol lana egin nahi zuen eta lau horiei aurrera joaten utzi, bukaeran harrapa-tzeko asmotan, baina pelotoian 40. kilometroan inguru erasoak hasi ziren uneoro. Azkenean aurrean zihoazenak harrapatuak izan ziren eta ondoren hamar bat txirrindularik alde egin zuten», kontatzen du txirrindulariak.

Hamar horien artean Caja Ruraleko inorrek ez zuen sartzen lortu, beraz bai Aranburuk eta baita taldekideek ere ihesaldia bertan behera bota zutela aitortzen du ezkiotarrak. «Gogor tiratu behar izan genuen aurrean hamar baitzihoazen erreleboka eta atzean pelotoitik taldeko sei genbiltzan. Behin aurrekoak harrapatu eta gero taldekide batek eta beste txirrindulari batek ihes egin zuten», dio. Bi hauek azken 30 kilometrora arte joan ziren bakarrik aurrean.

Azken 15 kilometroetan 5 kilometroko zirkuitua zuten parte har-tzaileek, honi hiru bira eman behar zizkiotelarik. «Pelotoi txiki bat gindoazen azken kilometro hauetan, asko jota 40 bat izango ginen. Karrera azkar joan zenez pelotoi txiki bat iritsi ginen azken kilometroetara. Zirkuitua baino lehen eta lehenengo biran tiratzea tokatu zitzaidan pelotoiko batzuk aurrera jo zutelako... Azkenean bukaerako biran lehenengo taldetik atzera gelditu nintzen eta 27. postuan helmugaratu nintzen. Taldeko lehena esprinean Jonathan Lastra izan genuen, hau 10. postuan sailkatuz. Beraren-tzat lanean aritu ginen eta nahiko postu ona lortu zuen», azaltzen du Alex Aranburuk.

Azken lasterketak Txinan izango dituztela kontatzen digu Aranburuk, bertan sei egunetako biran parte hartuko dutelarik.

«Hilaren 15ean hasiko dugu bidaia eta 19tik 25era dugu lasterketa. Abentura berri bat izango da denboraldiari amaiera emateko», dio pozik.

Ziklokrosa

Bere jatorrietara bueltatu eta «gusanilloa» kentzearren, gaur Urduña Hiriko Ziklokros sari nagusian parte hartuko du Alex Aranburuk. «Taldean eskatu dut baimena eta eman didate, beraz Urduñan egongo naiz. Ez dut ziklokroseko bizikletan batere entrenatu baina ondo pasako dut behintzat!», azaltzen du Aranburuk. «Kontu handiz ibiliko naiz badaezpada ere».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios