Borrar
Agurra. Barbakoa eta festa izango dira bihar. GALILEA
Topa taberna agurtzeko festa antolatu dute bihar eguerdirako

Topa taberna agurtzeko festa antolatu dute bihar eguerdirako

DJ-a, jokoak edo haurrentzako ekintzak egongo dira; txuleta jateko gaur bertan egin beharko da erreserba

GALILEA

EZKIO.

Viernes, 6 de octubre 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bi urte izan dira Topa tabernaren gidaritzapean Toño Fernández izan dugula, egin berri, taberna martxan jarri zuelarik. Datozenak azkeneko egunak izango dira eta ondorioz, agurtzeko festa txiki bat antolatzea pentsatu dute, hau bihar eguerditik aurrera ospatuko delarik.

Arratsaldeko 13:00ak aldera hartuko du martxa ospakizunak, garagardogileak, barbakoa eta bestelakoak egongo direlarik. «Jendea agurtzeko festatxo bat antolatu nahi izan dugu eta honetarako Cataluñako Calavera eta Reptilian garagardogilea, eta Malagako Catarina garagardogilea izango ditugu gure artean. Artisau garagardogileak dira hauek, azalpenak emango dituzte eta euren garagardoak probatzeko aukera izango dugu», azaltzen du Toño Fernandezek.

Erreserba

Bestetik, barbakoa egingo da, honetan txuletak prestatuko direlarik: txuleta eta lau edari 30 euro; barbakoa mokadu-hartzea eta bi edari 12 euro; eta haurrentzako menua 12 euroen truke. Txuleta eskatu nahi izanez gero aldez aurretik Topa Tabernara deitu beharko da 630 18 09 56 telefono zenbakira gaur bertan; bestelakoetarako ez da arazorik egongo.

Agur-festa hau borobiltzeko, Dj-a, dastaketa, jokoak eta haurrentzako ekintzak ere izango dira arratsaldean zehar Topan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios