Telefono mugikorrak hobeto erabiltzeko ikastaroa KZgunean

KZgunea. Herriko liburutegian kokatuta dago. / GALILEA
KZgunea. Herriko liburutegian kokatuta dago. / GALILEA

Asteartean goizean aurrera eramango da eta sei herritarrek parte hartuko dute honetan

GALILEA EZKIO.

Ezkioko Udalaren eta KZgunearen eskutik telefono mugikorrak hobeto erabiltzeko ikastaroa aurrera eramango da hurrengo astean, honetan sei lagunek parte hartuko dutelarik.

Ikastaro eskaintza zabala du KZguneak eta piztutako interesa dela, hainbeste erabilpen dituzten mugikorrak hobeto ezagutzeko ikastaroa antolatu da. Puntu desberdinak jorratuko dituzte urriaren 10ean, hurrengo asteartean, goizeko 9:00etatik 11:00etara, adibidez, whatsapp aplikazioa jarri eta hau erabiltzen laguntzea.

Ikastaroa bi ordukoa izango da eta herriko liburutegian kokatuta dagoen KzGuneako gelan aurrera eramango delarik. Honetarako sei herritarrek eman dute izena. Hilabetero dinamizatzailearen bisita bat edo bi jasotzen ditugu interneten inguruan egon daitezken zalantzak argitzeko, besteak beste; asteartekoa izango da urrian zehar egingo duen bisita bakarra.

Ordutegia

Ezkioko KZgunea herriko liburutegian kokatuta dago eta hau erabiltzeko aukera zabaltzen die herritar guztiei.

Ordutegia ondorengoa da: astelehenak 17:30etik 19:30era; asteazkenak eta ostiralak arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatetan goizeko 10:00etatik arratsaldeko 13:00etara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos