Telefono mugikorrak hobeto erabiltzeko ikastaroa urrian

KZgunea. Urriaren 10ean ikastaroa egongo da. / GALILEA
KZgunea. Urriaren 10ean ikastaroa egongo da. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Ezkioko Udalaren eta KZgunearen eskutik telefono mugikorrak hobeto erabiltzeko ikastaroa aurrera eramango da urrian.

Ikastaro eskaintza zabala du KZgunean eta piztutako interesa dela, hainbeste erabilpen dituzten mugikorrak hobeto ezagutzeko ikastaroa antolatu da. Puntu desberdinak jorratuko dituzte urriaren 10ean goizeko 9:00etatik 11:00ak bitartean, adibidez, Whatsapp aplikazioa jarri eta hau erabiltzen laguntzea.

Ikastaroa bi ordukoa izango da eta herriko liburutegian kokatuta dagoen KZguneko gelan aurrera eramango da. Izena emateko epea hurrengo asteko ostiralean amaituko da, beraz interesa dutenek herriko udaletxera deitu beharko dute 943 72 13 03 telefono zenbakira; izena ematearekin batera, telefono zenbaki bat eta NAN-a utziz. Ikastaroa aurrera eramateko norberak bere mugikorra eraman beharko du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos