Telefono mugikorrak hobeto erabiltzeko ikastaroa urrian

KZgunea. Herriko liburutegian kokatuta dago.
KZgunea. Herriko liburutegian kokatuta dago. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Ezkioko Udalaren eta KZgunearen eskutik telefono mugikorrak hobeto erabiltzeko ikastaroa aurrera eramango da urrian.

Puntu desberdinak jorratuko dituzte urriaren 10ean goizeko 9:00etatik 11:00ak bitartean aurrera eramango den ikastaroan, adibidez, Whatsapp aplikazioa jarri eta hau erabiltzen laguntzea.

Ikastaroa bi ordukoa izango da eta herriko liburutegian kokatuta dagoen KZguneko gelan aurrera eramango da. Izena irailaren azken eguna baino lehen eman beharko da, telefono zenbakia eta NANa ematearekin batera. Ikastaroa aurrera eramateko norberak bere mugikorra eraman beharko du.

Fotos

Vídeos