Talde ederra elkartu zen Mandubi-zahar ezagutzeko

Bisita. Haragi ekologikoa ekoizteko jarraitu beharreko irizpideak azaldu ziren larunbateko bisitan. / ARGAZKIAK PILARE MUXIKA
Bisita. Haragi ekologikoa ekoizteko jarraitu beharreko irizpideak azaldu ziren larunbateko bisitan. / ARGAZKIAK PILARE MUXIKA

Abelzaintza eta haragi ekologikoaren ekoizle da Itsasoko baserri hau, bisitatu eta produktuak dastatzeko aukera egon delarik

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren X. hamabostaldiaren ospakizunak hasi ziren hilaren 16ean Ordizia, Zerain, Ataun eta Itsason, lau herri hauetan ekin-tza desberdinak aurrera eraman direlarik. Eta azkena larunbatean goizean aurrera eraman zen, Mandubi-zaharrera bisita eta dastaketa eginez.

Egun hauetan guztietan zehar aurrera eraman diren ekintzen artean, ostegunean Ataungo zineman, 'Abelzaintza eta haragi ekologikoa Goierrin' dokumentalaren aurkezpena izan zen, honetan GoiEko (Goierriko Haragia) elkartearen ekoizleak parte hartu zutelarik.

Lau dira elkartea osatzen duten ekoizleak, hauetako bi itsasoarrak izanik: Gorka Sasieta eta Garikoitz Aiesta. Beraz, dokumentala estrainatu berri da eta hurrengo hilabetean Itsason bertan ikusteko aukera izango dugu: «urriaren azken asteburuan Itsason ikusteko aukera egongo da, honekin batera dastaketa eta bisitak ere izango ditugularik, bai herritar eta baita gainon-tzeko guztientzat ere», azaltzen dute Itsasotik.

Mandubi-zahar

Larunbatean goizean antolatutako bisitarekin amaitu da aurtengo Goierriko bizitza eta nekazaritza ekologikoaren hamabostaldia, oraingoan Itsasoko Mandubi-zahar baserria hobeto ezagutzeko aukera egon delarik, Garikoitz Aiestaren baserria hain zuzen.

Abelzaintza eta haragi ekologikoaren ekoizle goierritar honek bere etxeko ateak ireki eta bertan egiten duten lanaren gora behera guztiak azaldu zizkien bertaratutakoei. Goizeko 10:00etan hasi eta bi orduko bisita aurrera eraman zen, bertako eta Beasain inguruko jendearekin talde polita osatuz. Lana egiteko era eta prozedura azaldu eta bisita ezin hobeto amaitzeko dastaketa batean parte hartzeko aukera izan zuten bisitariek: haragi gisatua patatakin eta sahieskia piperrekin!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos