Tailer eskaintza zabala eta baratzea zaintzeko aholkuak Igartubeitin

Ekintzak. Haur eta familientzako tailer eskaintza zabala dago udan zehar, eta baratzea zaintzeko aholkuak ere eskaintzen dira. / IGARTUBEITI

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Udan Igartubeitik eskain-tzen dituen aukerak anitzak dira, bisita gidatu bereziak, baratzearen zaintzea edo tailer desberdinen eskaintza dugularik, bertara gerturatzearekin bakarrik ongi etorri mokadutxoa izango dugularik.

XVI. mendeko bizimoduaren berri izango dute udako ekintzetan parte hartzen duten bisitariek: ohiturak, tradizioak, lanak, baserrian sagardoa nola egiten zen... edo 'haria galtzen' erakusketaz gozatzeko aukera ere izango dute, artelanak baserriko txokoetan zehar kokatuta daudelarik. Eta horretaz gain ere, tailer eskaintza zabala dago, bat edo gehiago aukeratu eta familiek edo haur eta gazte taldeek ederki pasa-tzeko aukera izango dutelarik.

Tailerrak

Bost dira uda honetan Igartubeitik eskaintzen dituen tailerrak: gailetak, baratzea eta pizza, natur kosmetika, baserriaren eraikuntza eta aiton-amonak bezala jolasten.

Gaileta tailerra Igartubetin aurkitu dezakegun tailerretatik arrakastatsuenetarikoa da. Honetan, haurrek gailetak egin eta dastatu ahal izango dituzte, sentsazioz beteriko esperientzia bizigarri batez gozatuz.

Baratzea eta pizza tailerran berriz, "urtaro bakoitzean erein eta biltzen diren barazkiak ezagutuko dituzue. Igartubeitiko baratzean sasoi honi dagozkionak landatuz eta bilduz. Eta bertako produktuekin zuen pizzak egingo dituzue", azaltzen dute Igartubeititik. Natur kosmetika tailerrarekin usain gozoetan murgildu eta sorkuntzaren bitartez, xaboi eta krema naturalak egingo dituzte parte hartzaileek.

Laugarren eskaintza 'baserrien eraikuntza' tailerra dugu. "Igartubeiti baserrian zutabeen eta habeen egiturari erreparatu, egurra eta harria ukitu ondoren, beraien propietateez hitz egingo dugu, baserriko egituran dolareak duen garrantzia azpimarratuz. Ondoren, parte har-tzaile bakoitzak baserriaren maketa bat diseinatuko du. Eta amai-tzeko, mendia eraikiko dute guztion artean eta bertan baserri bakoitza kokatuko dute, kolore ezberdinetako baserriez osatutako paisaia sortuz", azaltzen dute museotik.

Azkenik, aiton-amonak bezala jolasteko aukera eskaintzen zaie etxeko txikiei: garai bateko txingatara, soka-saltora... jolasten zuten gure aiton-amonek eta tailer honetan garai bateko bizitzaren berri izateaz gain jolasten zuten jolas horien berri izango dute parte hartzaileek, praktikatzearekin batera.

Hauetako tailerren batean parte hartzeko, asteartetik igandera egongo da Igartubeti zabalik. Erreserba egiteko 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera idatzi.

Uztaila udarako lehenengo uzta jasotzeko garaia da (uzta+ila). Historian zehar, uztailean baserriko lanak gariaren eta artoaren inguruan antolatzen ziren. San Fermin egunaren inguruan garia biltzen zen eta aldi berean artajorran egiten zen, kendutako hostoekin koltxoiak eta alfonbrak egiten zituztelarik.

Baratzea

Uztaila hasi eta porrua, albahaka, brokolia, letxuga, Brusela aza, borraja... landatzeko garaia da. "Ekaineko eguzkiak gure soro eta zelaiak gogotik berotu ditu. Hala ere, Igartubeitiko baratzeak ongi eutsi die beroaldi izugarriei", diote baserritik. Lehenengo piper aleak agertu dira. Gernikako piperrak eta 'gindillak' jateko moduan daude, kalabazinak, hostoa agertu bezain laster eman ditu lehenengo fruituak. Lehenengo landatualdiko letxugak ere mahairatzeko moduan daude, ekainean ereindako babarruna artoarekin nahasten hasi da eta tipula ere jasotzeko sasoian dago.

"Neguan landatutako porruek beraien ziklo osoa bete dute. Garatu zaien aldaxketan agertu zaizkien poltsatxoetatik lore dotoreak ernaldu dira, kolore moratua hartzen joango direnak. Aurrerago, moztu eta baserri aurrean zintzilikatuko ditugu lehortzeko eta honela hurrengo urterako gure haziak eskuratzeko. Adi, porruen uzta berria San Juan egunetik San Ferminetara bitarte landatzea komeni da eta. Igartubeitin jada burutu dugu labore hau", azaltzen dute.

Igartubeitiko baratzearen eta ingurunearen zaintza Jakoba Errekondorekin kolaborazioan egiten da eta honek aholku batzuk luzatzen dizkigu hilabetero, uztailan ere hauetako batzuk ditugularik.

Errekondok dionez, beroaldi handien ondoren baratzea gogotik ureztatu behar da, ureztatzeko onena goizeko eta iluntzeko freskurak direlarik. Beroaldi handienean ureztatzen badugu baratzea, barazkiak 'egosteko' arriskua dago. Urezta-tzeko, baratze ondoan bidoi bat izatea ez da kalterako izango. Hau euri urarekin betetzen joan dadin, eta tarteka asun-belarra gehitzen badiogu are onuragarriagoa izango da gure ureztapena. "Xaboia, tabakoa eta azeri buztanarekin egindako nahaskia barazkien hostoetan eman beharko dugu zorriaren aurka. Baratzeko belarrak kendu eta tarteka lurra harrotu aitzurrarekin, urak errazago zirkula dezan", azaltzen du.

Bestetik, barraskilo eta bareak kontrolatzeko truko txiki bat ematen digu Errekondok: neguan piztu dugun beheko suaren hautsa zabaldu baratze ertzetan. Edota ontzi/botila ipurdiak lurrean sartu urez eta garagardoz beteta, barraskiloak eta bareak erakarriko ditu eta.

Egin beharreko azken lanak ondorengoan izango dira: belazeak eta soropilak moztu eta ongarritu, tomateak kimatu eta fruta arbolen udako inausketa egin.

Fotos

Vídeos