Silo boletan erabiltzen den plastikoaren bilketa hasten da

Silo bolak. Plastikoaren bilketa asteartean izango da. /  GALILEA
Silo bolak. Plastikoaren bilketa asteartean izango da. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Udako oporrak amaituta berriro ere martxan jarri dira Goimen elkartekoek silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoen bilketan, lehenengoa hurrengo asteartean aurrera eramango delarik herrian.

Bilketa kanpaina honetan ere hilean behin jasoko dute materiala Ezkion, hileko hirugarren asteartean hain zuzen ere. Beraz, errepide bazterrean, autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) utzi beharko dira bezperan, hau da, astelehenean. Argitasun gehiagorako Goimeneko 943 16 12 44 telefono zenbakira deitu.

Fotos

Vídeos