Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoen bilketa 19an

GALILEA EZKIO.

Goimen Elkarteak herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa egiten du hilabetero, hirugaren asteartean, eta abendukoa hilaren 19an izango da.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuan, errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) kokatuko delarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (astelehenean) atera beharko dira, eta ez beste edozein egunetan.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar; mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Argitasun gehiagorako, Goimeneko 943 16 12 44 telefono zenbakira deitu edo herriko udaletxera bertara.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos