Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoen bilketa asteartean izango da

Silo bolak. Egiteko erabiltzen den plastikoaren bilketa. / GALILEA

Plastikoak eta zakuak bezperan utzi beharko dira bilketarako adostutako tokian

GALILEA EZKIO.

Goimen Elkarteak Ezkio herrian sortzen diren silo bolak egiteko plastikoen bilketa egiten du hilabetero eta urrikoa hurrengo asteartean izango da.

Udako atsedenaldiaren ondoren, irailan hasi zen berriro plastiko hauen bilketaren zerbitzua. Jakina denez bilketa hilean behin egiten da, hirugarren astean, eta urriari dagokionez hurrengo asteartea, hilak 17, izango da aukeratutako eguna.

Silo bolak egiteko erabiltzen diren plastikoak eta hauekin batera mineralen zakuak ere uzteko, Udalak aurrez itxitura bat egingo du bilketa puntuan, Ezkiori dagokionez errepide bazterrean autobus geltoki aldamenean (Uribar parean) kokatuko delarik. Bai plastikoak eta baita zakuak ere bezperan (hurrengo astelehenean) atera beharko dira, eta ez beste edozein egunetan.

Gogoratzen da birziklatzeko arazoak ematen dituztenez, plastikozkoak ez diren sokak eta plastikozko bidoiak ez direla atera behar. Bestalde, mineralen zakuak atera ahalko dira, denak zaku batean sartu eta muturra sokatxo batez itxita.

Argitasun gehiagorako, Goimeneko 943 16 12 44 zenbakira deitu edo herriko udaletxera bertara 943 72 13 03 telefonora.

Fotos

Vídeos