Santa Marina auzoak jai berezia ospatuko du bihar

NÚÑEZ ALBIZTUR.

Albizturko Argisaingo Santa Marina auzoak jaieguna izango du bihar, zaindariaren eguna ospatzeko. Eguerdian meza izango da Santa Marina ermitan. Bazkalondoren, arratsaldeko 17:30ean, aizkolarien eta iparraldeko herri kirolen erakustaldia egingo da.

Ondoren, Arandia anaiek girotuko dute arratsaldea.

Fotos

Vídeos