Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Errepidea. Hamabost eguneko kalkulua egin dute errepideko obrak amaitutzat emateko. GALILEA
Santa Lutziko errepideko obrak bi astetan amaituta egongo dira

Santa Lutziko errepideko obrak bi astetan amaituta egongo dira

Zirkulazioa mantsotzeko bigarren faseko obrak dira hauek, espaloia jarri eta ur eta gas hornidurak hobetu direlarik

MIRYAM GALILEA

EZKIO.

Jueves, 30 de noviembre 2017, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iraila erdialdera hasi ziren obrak Santa Luzia auzoa zeharkatzen duen errepidean, bertan errepidea bera, espaloia eta gas hornidura sarea hobetzen aritu direlarik bi hilabete hauetan. Obraren martxa ziztu bizian doa eta espero denez hemendik pare bat astetara amaituta egongo da.

Gipuzkoako Foru Aldundia «GI-2632 errepidean, Ezkioko zeharbidean zirkulazioa mantsotzeko bigarren fasea» proiektuarekin hasi zen irailaren erdialdean, egin beharreko guztia burutzeko lau hilabeteko epea aurreikusten zuelarik, eta honen arabera obrak urtarrila erdialdera inguru amaituko lirateke.

Azaro hasieran obren martxa oso egokia zela azaldu zuen herriko alkateak eta martxa ederrean jarraitu du obra gaur arte: «obra amaitzear dago eta uste dugu hamabost bat egunetan guztiz bukatuta egongo dela; espero genuena baino askoz lehenago amaituko dute», azaltzen du Jose Ignacio Etxezarreta Ezkioko alkateak. «Foru Aldundia eta Ezkioko Udalaren arteko elkarlanaren ondorioz aurrera eramaten ari dira obra hauek. Foru Aldundiak egingo du gehiengoa baina errepidea altxatu dela aprobetxatuz gasa sartu dugu eta azken hau Udalaren kontu izan da», azaltzen zuen Etxezarretak. Errepidean egiten ari diren obra hauekin batera, espaloi berria ere gauzatzen ari dira eta esan bezala, gas eta ur hornidura sareak ere hobetuko dituzte.

Autobusa

Errepideko obrak aurrera eramaten diren bitartean, eta herritarrentzako ahalik eta erosoena izateko, hauek amaitu bitartean autobus geltokiak jatorrizko lekutik mugitu dira. Horrela, Ormaiztegi norabidean hartzeko autobus geltokia Miranda Baserriaren parean kokatuta dago, eta Zumarraga norabidea hartzeko berriz Goza ostatuaren parean kokatu da. Egiten ari diren lanei buruz edozein zalantza edo informazioa jaso nahi izanez gero Ezkioko Udaletxera deitu besterik ez da egin behar, bulego ordutegian, 943 72 13 03 telefono zenbakira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios