Sagardo Festarekin hasten dira jaiak

Sagardo Festa . Urtean dira Madalenak girotzen dituela. / GALILEA
Sagardo Festa . Urtean dira Madalenak girotzen dituela. / GALILEA

Dantzakiren erakustaldia, Afari Herrikoia eta Joselu Anaiakekin giroa izango ditugu Alegi auzoan

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Alegiko Madalena jaiak gaur arratsaldean hasten dira eta bi egunetan ederki pasatzeko aukera izango dute bertara gerturatzen diren guztiak: afariak, bazkariak, haurrentzako jolasak eta dastaketa bat baino gehiago ere izango ditugu aurten auzoan, besteak beste.

Arrarratsaldeko 19:30etan hasiko dira gaur ekintzak, egitarauan falta ezin den Sagardo Festa izango dugularik plazan: hamar sagardo baino gehiago egongo dira bertan dastatzeko eta hauei laguntzeko ere pintxoak ez dira faltako. Jarraian, arratsaldeko 21:00etan, Dantzaki taldearen dantza erakustaldia izango dugu: salsa, pasodoblea, tangoa... urtero dute beraien lekua dantzakikoek egitarauan.

Erakustaldia amaitu ondoren, eta jaietako lehenengo eguna borobiltzeko, Afari Herrikoia hasiko da 21:30etan inguru pilotalekuan bertan, sagardo festari jarraipena emanez, oilaskoak afaltzeko aukera egongo delarik. Amaitzeko, eta festa girotzeko urtero gure artean ditugun Joselu Anaiak bueltatuko dira oraingoan ere, gaueko giroa alaituko dutelarik.

Madalena Eguna

Madalena Eguna bihar ospatuko dute itsasoarrek, Alegiko jaietako egun handia, eta honetan goizez eta arratsaldez egongo da jai giroa, adin guztientzako ekintzekin.

Goizeko 12:00etan meza nagusia izango da auzoko elizan eta hau amaitzear dagoela Ezkio eta Itsasoko abesbatzaren emanaldia ospatuko da. Irtetzerakoan, Goruntz dantza taldeko gazteak eta hamaiketakoa izango ditugu.

Arratsaldean, umeentzako puzgarriak, cava dastaketa ostatuko Manuren esku eta Guri5 taldearen emanaldia. Gaua aldera, Afari Herrikoia eta Gyn Tonic dastaketa. Animatu!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos