Sagardo Asteko argazki lehiaketaren sari banaketa asteburura atzeratu da

Argazkiak. Guztira hamahiru pertsonek parte hartu dute. /  GALILEA
Argazkiak. Guztira hamahiru pertsonek parte hartu dute. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Sagardo Asteko Argazki Lehiaketaren sari banaketa ospatu behar zen larunbatean goizean Igartubeiti Baserri Museoan, baina eguraldia zela eta hau astebete atzera-tzea erabaki zuten antolatzaileek.

Horrez gero, sari banaketa datorren larunbatean, hilak 9, goizeko 12:00etan aurrera eramango da museoko Interpretazio Zentroan.

Hamaika helduek eta bi haurrek bidali dituzte aurten argazkiak, eta bi maila hauetan banatuko dira sariak, epaileak Legazpiko Ikatza eta Urretxuko Argazki elkarteko kide bana izan direlarik. Sariak banatu ondoren bertako pantaila batean proiektatuko dituzte argazkiak; ez da erakusketarik izango.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos