Sagardo Asteko argazki lehiaketaren sari banaketa larunbatean egingo da

Argazkiak. Bihar eguerdian banatuko dira arutengo sariak. /  GALILEA
Argazkiak. Bihar eguerdian banatuko dira arutengo sariak. / GALILEA

Sariak banatu ondoren argazki guztien proiekzioa ikusteko aukera egongo da Interpretazio Zentroan

GALILEA EZKIO.

Igartubeiti Baserri Museoak aspaldi ospatzen du Sagardo Astea, urteko ekintzarik inportanteena beharbada, eta XVI. mendeko baserri honen hezurrak mugitzen dituena. Aurrera eramaten diren ekintzen artean badira hamar urte Argazki Lehiaketa ospatzen dela, oraingoan ere hau egin delarik, eta saridunen izenak larunbatean goizean ezagutuko ditugu.

Urrian ospatu genuen auten ere Sagardo Astea Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, bere X. edizioan eta egun horietako argazkiak entregatzeko epea amaituta eta epaileek bere lana eginda, sari banaketa aurrera eramango da bihar eguerdian interpretazio zentroan.

Urretxuko Argazki elkarteko kide batek eta Legazpiko Ikatza elkarteko kide batek osatu dute aurtengo epaimahaia, oraingoan argazkien aniztasuna eta Sagardo Astea gaia kontutan izan dituztelarik erabakia hartzerakoan.

Guztira 24 helduek eta bost gaztetxoek izena eman zuten lehiaketan parte hartzeko, baina argazkiak aurkezteko garaian, hamaika helduek eta bi haurrek bidali dituzte Igartubeitira, epaimahaiak hauen artean saridunak aukeratu dituelarik.

EKitaldia

Sari banaketa ekitaldia izango da bihar larunbata, eguerdiko 12:00etan interpretazio zentroan. Sariak banatu ondoren bertako pantaila batean proiektatuko dituzte argazkiak; aurten ere ez da erakusketarik izango.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos