Sagardo Asteko argazki lehiaketaren sari banaketa hurrengo larunbatean egingo da

Urrian egin zen Sagardo Astea Igartubeitin. /  GALILEA
Urrian egin zen Sagardo Astea Igartubeitin. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urrian ospatu genuen auten ere Sagardo Astea Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoan, bere X. edizio honetan aurrera eraman ziren ekintzen artean Argazki Lehiaketan parte hartzeko aukera zabaldu zelarik. Orain, epaileek bere lana eginda, sari banaketa aurrera eramango da.

Urretxuko Argazki elkarteko kide batek eta Legazpiko Ikatza elkarteko kide batek osatu dute aurtengo epaimahaia, oraingoan argazkien aniztasuna eta Sagardo Astea gaia kontutan izan dituztelarik erabakia hartzerakoan. Guztira 24 helduk eta bost gaztetxok izena eman zuten lehiaketan parte hartzeko, baina argazkiak aurkezteko garaian, hamaika helduk eta bi haurrek bidali dituzte Igartubeitira, hauen artean saridunak aukeratu direlarik.

Sari banaketa ekitaldia abenduaren 2an izango da, larunbata, eguerdiko 12:00etan. Sariak banatu ondoren Interpretazio zentroko pantaila batean proiektatuko dituzte argazkiak; aurten ere ez da erakusketarik izango.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos