X. Sagardo Astea Argazki Lehiaketa bihartik aurrera

Argazkien aniztasuna baloratuko da. / GALILEA

Helduen eta haurren mailan banatuko dira argazkiak, hauetako bakoitzean hiru sari banatuko direlarik

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Igartubeiti baserri museoak Sagardo Astea ospatzen du urtero, urrian, eta oraingoan hilaren 4an hasi (bihar) eta urriare 13ra bitartean aurrera eramango da. Baserriaren bihotza den dolarea martxan ipini, eta orain del 500 urte erabiltzen zen teknikarekin sagardoa egingo dute Igartubeitin. Zanpaketak, hitzaldiak, antzezpenak... ez dira urtero falta eta hauekin batera ere Argazki Lehiaketak osatzen du egitaraua, oraingoan bere X. edizioa ospatuz.

X. Sagardo Astea Argazki Lehiaketan parte hartzeko aukera sagardo astea aurrera eramaten den bitartean egongo da, hau da bihartik hasi eta urriaren 13ra arte. Lehiaketarako argazkiak kamara edo telefono mugikorrarekin atera ahalko dira.

Anitzak dira ospakizun honetan egin daitezken argazki interesgarriak, egunero egongo diren zanpaketetaz gain, antzezpenak (urriak 7, 8 eta 12 goizeko 11:30etatik 12:00etara), Kirikoketa (urriak 7, 8 eta 12, egurdiko 12:00etan), eta Sagar erakusketa (egunero) ere egongo direlarik.

Oinarriak

Lehiaketa honetan nahi duen edozein argazki zalek eman dezake izena, pertsonalki egin behar delarik urriaren 4tik 13ra, goizeko 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentruan.

Izen emate prezioa helduen mailarako 5 eurotakoa izango da, eta parte hartzaile bakoitzari pintxoa jateko eta sagardoa edateko txartela emango zaio; haurren maila 16 urtera arte izango da eta doakoa.

Parte hartzaileek, hiru argazki bidali ahal izango dituzte igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera edo CD edo pen drive USB euskarrian aurkeztuko dituzte, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan azaroaren 12a arte.

Sagardo Astea amaitu eta museoko ordutegia ondorengoa izango da: asteartetik ostiralera eta igandeetan, goizeko 10:00etatik 14:00etara; eta larunbatetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Azaroaren 12rako argazki guztiak jasota egongo dira eta orduan bilduko da epaimahaia, hau Urretxuko 'Argazki' elkarteko kide batek eta Legazpiko 'Ikatza' elkarteko kide batek osatuko dutelarik. Epaimahaiak kontutan izango du argazkien aniztasuna.

Sariak

Maila bakoitzean hiru sari egongo dira. Horrela, helduen mailan, argazki bilduma onenak 200 euro jasoko ditu; bigarren argazki bilduma onenari 150 euro emango zaizkio; eta hirugarren argazki bilduma onenak 120 euro jasoko ditu.

Haurren mailari dagokionez, argazki bilduma onenak 75 euro jasoko ditu; bigarren argazki bilduma onenari 50 euro emango zaizkio; eta hirugarren argazki bilduma onenak 30 euro jasoko ditu.

Informazio gehiago jasotzeko Igartubeiti Baserri Museora jo 943 72 29 78 telefonora edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbidera.

Fotos

Vídeos