Poniekin sei joku desberdin Iburren urtea amaitzeko

Poniak. Larunbatean poniekin jolasak izango dira. /  IBUR
Poniak. Larunbatean poniekin jolasak izango dira. / IBUR

GALILEA ITSASO.

Urte bukaera eta gabonekin batera zaldi eta poniekin jolasteko ekintzak prestatu dituzte Itsasoko Ibur Hipika Klubeakoek, hauetan parte hartzeko aukera zabalik dagoelarik.

Larunbatean, hilak 30ean, goizeko 11:00etatik 13:00etara sei joku egingo dituzte: bi botilak, postaria, kartoia, run and ride, bi taza eta slalom; eta parte hartzaile guztientat oroigarriak egongo dira.

Izena emateko aukera zabalik dago eta azken eguna bihar izango da, beraz interesdunek 663 06 00 11 zenbakira deitu edo iburhipikakluba@gmail.com-era idatzi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos