San Pedro egun bikaina ospatu zuten Ezkion

Jolasak. Haurrentzako jolasak eta txokolatada arratsaldean.
Jolasak. Haurrentzako jolasak eta txokolatada arratsaldean.

Festek aurrera egiten dute gaur arratsaldean, altxorraren bila, patata tortila lehiaketa eta mus txapelketarekinGoruntzen dantza saioa, ohiko luntxa, haurrentzako jolasak eta pintxo-potea egon ziren egitarauan

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Aurreko larunbatean bota zuten txupinazoa Santa Lutzi auzoko bizilagunek eta arratsalde dotorea igaro ondoren, Herri Afariarekin amaitu zuten festa. Atzo berriro ere aurrera egin zuten jaiek, San Pedro eguna ospatu zutelarik.

Jai handian guztientzako ekin-tzak egoten dira urtero eta inoiz falta ez dena Goruntz dantza taldekoen saioa eta Anduaga elkarteak eskaintzen duen luntxa dira, hauek goizean ospatu zirelarik. Arratsaldean berriz, haurrentzako jolasak, txokolatada eta pintxo-poteaz gozatzeko aukera izan genuen bertan.

Aurrera jaiak

Arratsaldeko 17:00etan hartuko dute berriro ere martxa Santa Lutziko San Pedro jaiek, haur eta gazteentzako Altxorraren bila jokua hasiko delarik. Pare bat ordu beranduago patata tortila lehiaketa izango dugu, parte hartzaile guztiek beraien tortilak plazara eramaten hasiko direlarik eta arratsaldeko 20:00etan tortilla dastaketa hasiko da.

Festatan ezin da falta, eta hauetan ere Mus Txapelketa izango dugu, larunbatean arratsaldeko 21:00etan hasiko delarik. Jarraian Trikimailu erromeriak jarriko du giroa eta bertan gelditu nahi dutenentzat ogitartekoak egongo dira salgai.

Temas

Jaiak

Fotos

Vídeos