Pasaiako egun-pasan izena emateko azken eguna bihar

Txangoa. Aurreko txangoan jende ugarik patre hartu zuen. / YARTU

GALILEA EZKIO.

Ezkioko Udalak antolatuta, hilaren 28an (osteguna) goizeko 9:30ean udaletxean elkartu eta Pasaiara egun-pasa egiteko aukera luzatzen dute, honetan parte har- tzeko izen ematea bihar amaitzen delarik

Pasai San Pedroko Muguruza Ardoak tabernan izango da lehenengo geldiunea, bertan pintxo tragoa egingo dutelarik, eta jarraian, Albaola Itsas Kultur Faktoriara bisita gidatua egingo da, txalupaz Donibanera pasa eta Ontziola jatetxean ospatuko da bazkaria (25 euroko prezioan): urdaiazpiko iberikoa, arrain-pastela, urdaiazpiko eta txanpi tosta, ahuntz gaztarekin entsalada epela; aukeratzeko entrekota patata eta piperrekin edo bakailaoa pikillo erara; eta postrea, ederiak eta kafea. Bazkalostean paseotxo bat egingo dute, ondoren berriro ere txalupaz San Pedrora pasa eta etxerako bidea hartuz.

Egun honetan parte hartu nahi dutenek bihar arte izango dute izena emateko aukera herriko udaletxera deituz (943 72 13 03).

Fotos

Vídeos