Paisaia Bizia jardunaldien barne bi tailer egingo dira asteburuan

Tailerrak. Asteburu honetan bi izango dira aurrera eramango diren tailerrak. /  IGARTUBEITI
Tailerrak. Asteburu honetan bi izango dira aurrera eramango diren tailerrak. / IGARTUBEITI

Bihar arratsaldean haur eta familiei zuzendutakoa izango da; igandean goizean, gazte eta helduentzat

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Igartubeitik duen bizia nabaria da, antolatzen diren ekintzen artean adin guztiei zuzendutako bisitak, tailerrak, hitzaldi edo erakusketak aurkitu ditazkegularik. Orain dela egun gutxi beharbada baserriko ospakizunik arrakastatsuenean parte hartzeko aukera izan genuen, Sagardo Astean hain zuzen ere, honen aztarnak nonahi jarraitzen dutelarik: sagar erakusketa atarian edo dolarean oraindik nabaria den sagar usain gozoa. Eta horrelako ekintza potolo batetik atera eta beste bietan sartu dira Igartubeitiko arduradunek, asteburu honetan bi tailer desberdinetan parte hartzeko aukera eskaintzen digutelarik.

«Argiarekin jolasten» familientzako tailerra izango dugu larunbatean arratsaldean, eta «Paisaiatik mahaira» sukaldari tailerra eta dastaketa igandean goizean.

Larunbatean arratsaldetan maiz izaten dira haurrak eta beraien familiei zuzendutako tailerrak, eta oraingoan eskaintza berri batekin datoz Igartubeitikoek, «Argiarekin jolasten» izenburupean.

Zazpi urtetik aurrerako haurrak dituzten familiei zuzendutako tailerra dugu hau, larunbatean, urriak 21ean, 16:30tatik 18:30etara, Rafa Rodrigok eskainiko duena.

Honetan, «Light painting» argazki teknikak nola funtzionatzen duen ezagutzeko aukera izango dute parte hartzaileek, Igartubeiti baserriarekin elkarreraginez, diseinatu eta argi sorkuntzak marraztuz.

«Igartubeitiko paisaiara zentzu eta sormen hurbilketa baten bitartez, natur eta kultur ondarearen inguruko esanahi eta interpretazio berriak sortuko ditugu», azaltzen dute museotik.

Astebururo bezala, tailer honen prezioa 3€koa izango da, Familia txartelarekin deskontuak egingo direlarik. Izena ematea zabalik dago eta gogoratu behar da parte hartzaileen kopurua mugatua dela. Honetarako, Igartubeitiko 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu. Paisaia Bizia, Paisaien eraikuntza Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera da.

Tailerra eta dastaketa

Igandean berriz gazte eta helduen txanda iritsiko da, goizean «Paisaiatik mahaira» sukaldaritza tailerra eta dastaketan patre hartzeko aukera egongo delarik.

Clara Gutierrez biologak eta etnobotanikan adituak eskainiko du tailerra, igandean, urriak 22an, goizeko 10:00etan hasie ta arratsaldeko 15:00etan amaituko delarik.

«Baratze ekologikora eta usain lorategira bisita komentatua egingo da, bertan landare ezberdinak, beraien propietateak eta erabilera gastronomikoak deskubrituko ditugu. Ondoren, sukaldaritza tailerra hasiko da, honetan, Gipuzkoar landare basati ezberdinen bitartez gure errezetak egin eta dastatuko ditugularik», azaltzen dute Igartubeiti museotik.

Kasu honetan ere tokiak mugatuak direla gogoratzen da, horregatik aldez aurretik deitzea komenigarria da (943 72 29 78 telefonoa).

«Igartubeitiko paisaiara zentzu eta sormen hurbilketa baten bitartez, natur eta kultur ondarearen inguruko esanahai eta interpretazio berriak sortuko ditugu», diote museotik.

Ekintza hau ere Paisaia Bizia, Paisaien eraikuntza Ondarearen Europako Jardunaldien barne antolatutako jarduera dugu.

Ordutegia

Igartubeiti Baserri Museoko ordutegia ondorengoa da: asteartetik larunbatera eta jai egunetan, goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00ak arte; eta igandetan, goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean egongo da zabalik. Astelehenetan itxita egongo da museoa.

Fotos

Vídeos