Ostegun gauean jasoko ditu Sasietak herriko trasteak

Birziklagune bat. / GALILEA
Birziklagune bat. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Sasieta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, traste zaharren bilketa dago. Hauek ezin dira edozein egunetan kalean utzi eta horregatik hilabetero egun berezi bat eta leku berezi bat ere zehazten dute honetarako, egun hau ostegun gauean izango delarik. Hilebetero egiten da traste zaharren bilketa, laugarren ostegunean gauean, eta urriari dagokionez, ostegunean hilak 26 jasoko dituzte. Trasteak herriko auzoetan zehar kokatuta dauden zabor edukiontzien ondoan utzi beharko dira, birziklaguneetan, edo beira edukiontziaren ondoan. Aldi berean, gogoratu behar da eskonbroak ateratzea debekatuta dagoela.

Traste zaharrak jasotzera joan daitezen, Sasietara deitu beharko da aldez aurretik hauek non dauden esanez, 943 16 15 55 telefono zenbakira, eta bertako langileak pasako dira behar dena jasotzera.

Traste zaharrak, hau da, altzariak, etxetresna elektrikoak... eta bestelakoak arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera beharko dira, esandako lekuan utziz eta adierazitako egunean. Gogoratzen da gaur egun, sistema haur erabiliz, jasotzen diren traste zaharren %60 aprobetxatzea lortzen dela.

Ostegunean gauean norbaitek ezinezkoa badu trasteak ateratzea, Urretxu, Ordizia edo Beasaineko Garbigunera eraman ditzazke.

Fotos

Vídeos