Ostegun gauean jasoko ditu Sasietak herriko traste zaharrak

Trasteak. Itsason, kontenedorren ondoan trasteak. / GALILEA
Trasteak. Itsason, kontenedorren ondoan trasteak. / GALILEA

GALILEA EZKIO.

Sasieta Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen artean, traste zaharren bilketa dago. Jakina denez, hauek ezin dira edozein egunetan kalean utzi eta horregatik egun berezi bat eta leku berezi bat ere zehaztu dute honetarako, hau ostegun gauean izango delarik. Hilebetero egiten da traste zaharren bilketa, hau hilabeteko laugarren ostegunean gauean aurrera eramaten delarik, eta irailari dagokionez, estegun honetan hilak 28 jasoko dituzte.

Trasteak herriko auzoetan zehar kokatuta dauden zabor edukion-tzien ondoan utzi beharko dira, edo beira edukiontziaren ondoan. Aldi berean, gogoratzen da eskonbroak ateratzea debekatuta dagoela.

Traste zaharrak jasotzera joan daitezen, Sasietara deitu beharko da aldez aurretik hauek non dauden esanez, 943 16 15 55 telefono zenbakira, eta bertako langileak pasako dira behar dena jasotzera. Traste zaharrak, hau da, altzariak, etxetresna elektrikoak... eta bestelakoak arratsaldeko 20:00etatik aurrera atera beharko dira, adierazitako egunean. Gogoratzen da gaur egun, sistema honekin, traste zaharren %60 aprobetxatzea lortzen dela.

Azkenik, ostegunean gauean norbaitek ezinezkoa badu trasteak ateratzea, Urretxu, Ordizia edo Beasaineko Garbigunera eramateko aukera ere badagoela gogoratzen dute Sasietatik.

Edozein argitasunerako, Sasieta Mankomuniotateko telefono zenbakira deitu 943 16 15 55.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos