Ormaiztegiko eta Ezkio eta Itsasoko abesbatzen saioa

Jaiak aurrera doaz eta oraingoan ere musika eta soinu desberdinentzako tokia aurkitu dute antolatzaileek: karaokea, trikitixa... Eta nola ez, herriko abesbatzarentzat ere egon da lekua.

Ormaiztegiko Urmaiz, eta Ezkio eta Itsasoko abesbatzek kontzertu bat eskainiko dute aurtengo San Migeletan ere, gaur herriko parrokian, arratsaldeko 19:30etan hasiko delarik.

Hasteko, Ezkio eta Itsasoko abesbatzak irekiko du saioa, hauek Xabier Barriolaren gidaritzapean bost kanta eskainiko dituztelarik. Jarraian, Alberto Sáez-en gidaritzapean oraingoan, Ormaiztegiko Urmaiz abesbatzaren txanda izango da hauek ere bost kanta eskainiz. Ekitaldiarekin amaitzeko, bi abesbatzek batera Antonio Vivaldiren 'Gloria', eta J.S. Bach-en 'Domine fili' eta 'Cantata' eskainiko dizkigute.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos