Ordiziako Klasikan izango da asteartean Alex Aranburu

Andorran. Azken astetan alturan entrenatzen egon da. / A.A.

Etxe ondoan eta lagun artean, 94. Klasika honetan parte hartzeko gogotsu dago Aranburu

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Andorran izan da Alex Aranburu ezkiotarra azken asteetan alturan entrenatzen, eta asteartean etxerako bidea hartu zuen , hurrengo lasterketa datorren astean izango duelarik, aurten ere Ordiziako Klasikan parte hartuz.

Etxe ondoan eta lagun artean, gogotsu dago Aranburu Ordiziako Klasikan parte hartzeko. Lasterketa honek bere 94. edizioa jokatzen du aurten eta osatzen duten 150 kilometroak egiteko prest dago ezkiotarra. «Ez dakit nola aurkituko naizen karreran baina ahal dena egingo dut, noski. Gogo askorekin nago eta etxe ondoan egoteak ere indarra ematen du. Uste dut nahiko ondo joango naizela, Andorran azken asteetan egindako entrenamendua eta aurreko atsadena ere ondo etorriko zaidalakoan nago. Ea nibel polita ematea dagoen», azaltzen du txirrindulari gazteak.

Fotos

Vídeos