Omango Itzulitik Italiako Coppi e Bartali probara

Lasterketak. Omango itzulian parte hartu ondoren atseden hartzen dago etxean. / A.A.
Lasterketak. Omango itzulian parte hartu ondoren atseden hartzen dago etxean. / A.A.

Italiako Settimana Internazionle Coppi e Bartani hilaren 22tik 25era arte jokatuko da. Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarrak 21. amaitu zuen Omango lasterketan

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Otsailaren 12an aurrera eraman zuen Alex Aranburu txirrindulari ezkiotarrak bere azken lehia, handik geroztik atseden hartu eta hurrengo lasterketak prestatzen ari delarik; hilaren bukaeran Italian jarraituko du bere martxa.

«Sei eguneko itzuli bat izan zen Omangoa. Bertan talde buru bezala ibili nintzen. Sailkapen orokorra egiteko aginduarekin hasi nuen buelta eta 16. postuan joan nintzen azken aurreko etapara arte, baina azkenean 21. zeharkatu nuen helmuga», azaltzen du Araburuk.

«Bizitako esperientzia desberdina izan zen. Bertan, korritzeko era desberdina zen, errepideak zabalagoak ziren eta mendateak piko handikoak eta esplosiboak», adierazten du.

Tour honetan izen handiko txirrindulariak eta talde indartsuak parte hartzen dutela aitortzen du ezkiotarrak. «Sentsazio honekin ibili nintzen. Omango Itzulia sei etapaz osatuta dago eta seietan oso erregular ibili nintzen, 20. postutik 37ra bitartean guztietan», dio.

Azkenean, probako sailkapen orokorrean 21. postua lortu zuen Alex Aranburuk. «Nahiko gustura bueltatu nintzen, sensazio politarekin».

Italia

Ordutik bi aste eta erdi igaro dira eta momentu honetan etxean dago lanean hurrengo lasterketak prestatzen. «Oraingoz Coppi e Bartalira noa. Bertan lau egun izango ditugu eta karrera gogorra izango dela uste dut. Lehengo urtean bertan izan nintzen eta Sky, Dimension Data, Canondale... talde garrantzitsuak zeuden gerra ematen. Aurten ere antzekoa izango da ziur asko eta gogotsu nago. Gogor entrenatzen ari gara etxean eta ea zemuz iristen garen datozen lasterketetara», azaltzen du Alex Aranburuk.

Italiako Settimana Internazionale Coppi e Bartali martxoaren 22an hasi eta 25ean amaituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos