Olentzeroa ostatuko atarian jarri eta lehenengo entsegua egingo da

Olentzero. Ostatuko atarian kokatzen da urtero. /  GALILEA
Olentzero. Ostatuko atarian kokatzen da urtero. / GALILEA

Topaketa iluntzeko 19:30etan izango da ostiralean, herriko plazan

GALILEA ITSASO.

Gabonak gainean ditugu eta jai egun hauen inguruan ospa-tzen diren ekintzen prestaketak ere hasi dira herrian, Gabon egitarau ederra mahai gainean dagoelarik: Olentzeroa, entseguak, erronda... egunak eta orduak zehaztuta daude dagoeneko.

Ostiralean, bihar, arratsaldean elkartuko dira lehenengoz herriko plazan. Iluntzeko 19:30ean elkartuko dira, urtero bezala, guztien artean Olentzeroa jantzi eta ostatuko atarian kokatzeko asmoarekin eta jarraian Gabon errondako abesti eta koplen lehenengo entsegua aurrera eramango da.

Baina egun honetan aurrera eramango den entsegua ez da bakarra izango, bigarrena eta azkena abenduaren 23an, bezperan, ospatuko dutelarik.

Egun honetan ere ekitalditxo berezi bat egongo da herritar txikien-tzat bereziki: arratsaldeko 18:30ean Olentzero eta Mari Domingiren bisita jasoko dugu, ondoren guztien-tzat gaztaina jana egongo delarik.

Azkenik, eta urtero bezala, abenduaren 24ean goizeko 9:00etan hasiko da Gabon erronda, herriko enparantzan elkartu eta etxe eta baserri guztietara kantuak iritsiko direlarik.

Urte amaiera

Urteari agur behar bezala esateko, azken urteetan egin izan den bezala, oraingoan ere abenduaren 31n Urte zaharreko kontzertua egongo da eguerdiko 12:30etan, hau herriko ostatuan aurrera eramango delarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos