Olentzero eta Mari Domingiri eskutitzak emateko aukera bihar

Harrera. Olentzero eta Mari Domingirekin hitz egin eta eskutitzak emateko aukera izango dute haurrek. /  GALILEA
Harrera. Olentzero eta Mari Domingirekin hitz egin eta eskutitzak emateko aukera izango dute haurrek. / GALILEA

Arratsaldeko 5:30ean inguru pasako dira eskola txikiko inguruetatik, tartetxo batean haurrekin hitz eginez

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Ganbara elkartekoek sustaturik, Ezkioko Udala eta beste enpresa batzuren laguntzaz, aurten ere Olentzero eta Mari Domingirekin tartetxo bat egoteko aukera izango dute herriko haurrek, oraingoan eskolako inguruetatik ikusi ahalko ditugularik. Arratsaldeko 17:30etik aurrera Ezkio eta Itsasoko eskola txikian bilduko dira herritarrak eta Olentzerok eta Mari Domingik esandakoaren arabera, eskola inguruetatik, ziur asko Anduaga zelaitik, hurbilduko dira herriko trikitilari eta herritarrez lagundurik, eta eskola kanpoan egingo dute geldiunea.

Behin bertara iritsi eta haur guztiak inguruan kokatuko dira, ida-tzitako eskutitzak zuzenean emateko aukera izango dutelarik. Amai-tzerakoan bi pertsonai hauek agurtu, bere bidea jarraitu behar baitute, eta trikitilariekin batera festa giroan aurrera egingo du arratsaldeak.

Laugarrena

Laugarren urtea da Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ikusi eta hauei eskutitzak entregatzeko aukera dutela herriko haurrek. Eta urteak aurrera egin ahala geroz eta jende gehiago hurbiltzen da gurera, inguruko herrietako haur eta guraso ugari gerturatzen baitira etorrera ikusgarri honetaz gozatzera.

Lehenengo urtean Igartubeiti Baserri Museoan elkartu ziren; bigarrenean, eskola ondoko etxolan ikusi genituen; aurrekoan Santa Luziako plazara gerturatu ziren eta Udaletxeko atarian haurrekin egin zuten topaketa; eta oraingoan, eskola txikiko ingurutik etorriko dira. Ez ahaztu eskutitzak!

Erronda

Urtero bezala, oraingoan ere Gabon erronda egingo dute herritarrek hilaren 24ean goizean, hau presta-tzeko entsegu bakarra antolatu dutelarik. Gaur arratsaldeko 18:30ean bilduko dira udaletxeko aretoan kantak eta koplak gogoratzeko. Bertan aurtengo ibilaldia zehaztuko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos