Olentzero eta Mari Domingi hurrengo larunbatean etorriko dira

Olentzero eta Mari Domingi. Herrira heldu eta haurrekin batera egin zuten bidea. / GALILEA
Olentzero eta Mari Domingi. Herrira heldu eta haurrekin batera egin zuten bidea. / GALILEA

Laugarren urtez bisitatzen dute Ezkio, oraingoan eskola txikiaren inguruetan haur eta gurasoekin elkartuz

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Badatoz Olentzero eta Mari Domingi! Aurten ere Ganbara elkartekoek sustaturik, Ezkioko Udala eta beste enpresa batzuren lagun-tzaz, bi pertsonai hauen bisita jasoko dugu herrian oraingoan ere, hurrengo larunbatean arratsaldean Santa Lutzi inguruetan ikusteko aukera izango dutelarik haurrek.

Laugarren urtea da Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ikusi eta hauei eskutitzak entregatzeko aukera dutela herriko haurrek, beraiekin hitz egiteaz gain. Eta urteak aurrera egin ahala geroz eta jende gehiago hurbiltzen da gurera, inguruko herrietako haur eta guraso ugari gerturatzen baitira etorrera ikusgarri honetaz gozatzera.

Lehenengo urtean Igartubeiti Baserri Museoan elkartu ziren; bigarrenean, eskola ondoko etxolan ikusi genituen; aurrekoan Santa Luziako plazara gerturatu ziren eta Udaletxeko atarian haurrekin egin zuten solasaldia; eta oraingoan, eskola txikiko ingurutik etorriko direla badakigu.

Eskutitzak prest

Hilaren 16, datorren larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Ezkio eta Itsasoko eskola txikian bilduko dira herritarrak. Olentzerok eta Mari Domingik esandakoaren arabera, eskola inguruetatik, ziur asko Anduaga zelaitik, hurbilduko dira herriko trikitilari eta herritarrez lagundurik eta eskola kanpoan egingo dute geldiunea.

Behin bertara iritsi eta haur guztiak inguruan kokatuko dira, banan banan eskutitzak zuzenean emateko aukera izango dutelarik. Amai-tzerakoan bi pertsonai hauek agurtu, bere bidea jarraitu behar baitute, eta festa giroan aurrera egingo du arratsaldeak.

Olentzero eta Mari Domingiri agur esan eta erromeria egongo da auzoan trikitilariekin. Arratsalde polita izango da ziur, beraz haur, guraso eta herritar guztiak gonbidatuta daude bertan parte hartzera!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos