Mikroenpresentzat ziber-segurtasuna ikastaroa abian

Ikastaro ugari aurrera eramaten dira Uggasan. /  UGGASA
Ikastaro ugari aurrera eramaten dira Uggasan. / UGGASA

Ikastaroa doakoa izango da eta ekainaren 6an aurrera eramango da

DV ALTO UROLA.

Mikroenpresa eta auronomoei zuzendutako «ziber-segurtasuna» doako ikastaroa aurrera eramango da hurrengo ekainaren 6an eta honetan izena emateko epea zabalik dago, hau bihar amaitzen delarik.

Aholkularitza teknologikoaren inguruan antolatzen diren ikastaroetako bat dugu hau, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen doako zerbitzua izanik, eta Uggasa erakunde laguntzailea delarik.

Ingurune digitalaren erabilera ziurtatzen duten informazioa banakatu eta ziurtasunez nabigatzeko tresnak eta jarduerak ezagutu eta ezartzea da ikastaro honen helburua. Honetarako, hurrengo gaiak landuko dira: mikroenpresen aurkako ziber-eraso arriskuak ezagutzea; zein ziurra den zure enpresa gaur egunean jakitea; zer egin ziber-eraso baten aurrean; informazio digitala bidaltzerakoan zein komunikazioetan ziurtasuna bermatzen duten tresnak eta jarduerak, eta nabigazio segurua interneten; gure kontu eta sistemetara sartzeko pasahitz seguruak, edo wifi-ra ere bai; lainoko datuak ziurtasunez banatzeko beharrezkoa den jarduera zuzenean ezagutzea lortzea; nola sahiestu nortasun ordezkatzea; kontuzko dokumentuen sinadura digitala; eta gure fitxategi garrantzitsuen segurtasun-kopia egiteko era desberdinak.

Izena eman

Ikastaroa ekainaren 6an aurrera eramango da, goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean. Parte hartzeko interesa dutenek 943 72 54 06 telefonora deitu beharko dute edo itelleria@uggasa.eus helbidera idatzi.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos