San Migel eta San Kristobal, abenduko Ezkutuko Altxorrak

San Migel. Parrokia bisitatzeko aukera abenduaren 6an eguerdian. /  GALILEA
San Migel. Parrokia bisitatzeko aukera abenduaren 6an eguerdian. / GALILEA

Hurrengo hilaren 6an eta 9an, eguerdian, izango dira bi bisitak

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Aurtengo 'Ezkutuko Altxorrak' bisita gidatuen egitaraua amaitzear dago, honi esker Ignaziotar lurraldea sakon-sakonean ezagutzeko aukera dugularik. Abenduko lehenengo egunetan bisita gidatu desberdinak aurrera eramango dira, hauen artean Urola Garaian kokatzen diren bi leku berezi ezagutzeko aukera eskaintzen delarik: Ezkioko San Migel eliza eta Zumarragako San Kristobal ermita, Debagoiena eta Urola Erdiko beste batzurekin batera. Bisita hauek XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz moduan hartzen dute.

Oso ezagunak ditugu Loiolako Santutegia, Antioko ermita, Aran-tzazuko Santutegia... Izan ere, ignaziotar lurraldean historia, arte eta kultura arloan aurki dezakegun ondare aberats eta ugariaren harribitxietako zenbait dira. Baina Gipuzkoako Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeetako XVI. mendeko beste hainbat harribitxi ez dira hain ezagunak: Ezkioko Igartubeiti, Azpeitiko Bakardaaren kapera, Zumarragako San Kristobal ermita edota Arrasaten San Balerio ermita, besteeak beste, eta hauek hobeto ezagutzeko aukera zabaltzen digu Ezkutuko Altxorrak programak.

Maiatzaren 13an hartu zuten martxa bisita hauek eta orain arte hilabetero bost bat altxorrez disfrutatzeko aukera izan dugu. Abenduari dagokionez, eta zubia izango dela aurreikusita, hamar dira aurrerantzean izango ditugun bisitak, hauetako bi Urola Garaian kokatzen direlarik: Zumarragako San Kristobal ermita eta Ezkioko San Migel parrokia.

Bisitak

Ezkutuko Altxorrak egitarauak bisitariari aukera ematen dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko, bai ez daudelako jendearentzat irekiak, bai ez dagoelako haiek erakusteko giza-baliabide edo baliabide materialik.

Hilabete bakoitzeko asteburu bat aukeratu eta bisitaz jozten dute antolatzaileek, abenduko zubia aprobetxatuz, oraingoan hilak, 6, 7, 8, 9 eta 10ean izango direlarik, gehienak eguerdian. Asteazkenean (abenduak 6), eguerdiko 12:00etan Ezkioko San Migel parrokia gertutik ezagutzeko aukera izango dute bisitariek; aldi berean Azkoitiko Inaziotar guneetara bisita ere egingo da. Ostegunean Azpeitiko Sebastian Donearen elizara egingo da bisita gidatua.

Ostiralean berriz Azkoitiko Santa Krutzeko Monastegia eguerdian; Oñatiko altxor ezkutuak 13:00etan; eta Ignazioatar Lurraldea gauez ezagutu ahal izango da arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Larunbatean, abenduak 9, berriro ere gure bailarara gerturatuko gara, eguerdian Zumarragako San Kristobal ermita ezagutzeko aukera izango dugularik. Ordu berean ere Azpeitiko Erdi Aroko almendra eta gune ignaziotarrak izango dira.

Azkenik, igandean, Leintz -Gatzaga eta Ilustrazioko Azkoitiara gerturatzeko aukera izango dute interesdunek.

Bisita ugari izan dira hilabete hauetan guztietan zehar aurrera eraman direnak hiru bailara hauetan sakonduz, eta hurrengo urtera begira ere ziur beste batzuk antolatuko dituztela, gure ondare honek duen garrantzia azpimarratzen baitute.

Erreserbak

Bisita gidatuak aldez aurretik eskatu beharko dira, gehienez azken eguna aurreko ostirala eguerdian izaten delarik.

Bisiten prezioa orokorrean 3 eurokoa izaten da, hamabi urte arteko haurrek eta jubilatuek ordaindu behar ez dutelarik. Bai informazio gehiago jasotzeko edo erreserbak egiteko: info@tierraignaciana.com helbidera idatzi edo hurrengo telefonoetara deitu: 943796463 (Debagoiena), 943722042 (Urola Garaia), 943 851100 / 943151878 (Urola Erdia).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos