San Migel festak arratsaldean abian

Sariak. Ezkioko I. Pilota Lasterketako sariak. /  EZKION
Sariak. Ezkioko I. Pilota Lasterketako sariak. / EZKION

Larunbatean arratsaldean Ezkio eta Santa Marina bitarteko bidea itxita egongo da

DV EZKIO.

Urte bete igaro eta berriro ere festa giroa iritsi da Ezkiora. Gaur arratsaldean San Migelei ongo etorria emango diegu, lau eguneko jai egitarau dotorearekin datozelarik.

Hasteko EzkiON klubak antolatutako pilota txapelketako finala izango dugu. Arratsaldeko 16:30etan umeentzako jolasak aurrera eramango dira pilotalekuan; ordu bete beranduago nesken partiduak hasiko dira, Orbegozo eta Ganzarain, Eizagirre eta Badiolaren kontra egingo dutelarik; eta arratsaldeko 18:15etan mutilen finala izango dugu. Sariak banatu ondoren, ohitura bihurtzen ari den Mieltxoren jaitsiera egingo da, kanpaidorretik Argindegi ostaturainoko bidea egingo duelarik aurten ere Mieltxok.

Gaueko 22:00etatik aurrera Mus Txapelketa izango dugu, izena ematea ordu erdi lehenago egin beharko delarik eta 20 euro bikoteko ordaindu; 22:30etan karaokea hasiko da plazan.

Oharrak

Larunbatean arratsaldean eta umeei zuzendutako egitaraua ahalik eta lasaien bete ahal izateko, Ezkiotik Santa Marina bitarteko bidea itxita izango da 17:00etatik 19:00etara .

Bestetik, igande arratsaldeko egitarauari dagokionez, Herri kirol herrikoiak 18:00etan izango dira, eta ondorengo Barrikotea 19:00etan, eta ez 19:30ean programak dioen bezala.

Zalantza edo komentarioren bat izanez gero, antolatzaileekin harremanetan jartzea eskatzen du festa batzordeak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos