Mendi Lasterketa Mistoa antolatu berri du EzkiOn Martxan klubak

EzkiOn. Elkarteko partaideak logoaren aurkezpenean. /  GALILEA
EzkiOn. Elkarteko partaideak logoaren aurkezpenean. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Denbora gutxi igaro da EzkiOn Martxan kirol kluba osatu zenetik, baina lanean gogor ari dira partaideak eta oraingoan ekintza berri batekin datoz.

Mendi Lasterketa Mistoan parte hartzeko aukera zabalduko dute hurrengo azaroaren 25ean, larunbata. Goizeko 10:30etan hasiko da 5'8 kilometroko mendi lasterketa hau, izena emateko aukera zabalik dagoelarik jada www.herrikrosa.eus helbidean. Eguerdira aldera 0-12 urte bitarteko umeen txanda helduko da, hauek ere lasterketatxo batean parte hartzeko aukera izanik; eta amaitzeko, 13:00etan sari banaketa aurrera eramango da. Goizean zehar umezaintza zerbitzua egongo da.

«Lasterketaren helburu nagusietako bat, Ezkio ezagutarazi eta dinamizatzeaz gain, herritarren elkarlana bultzatzea ere bada. Gainera, lasterketa mistoa eginez, emakumeei mendi lasterketetarako bultzadatxo bat ematea ere bada gure nahia», azaltzen dute EzkiOn Martxan klubetik.

Horrela izanda, deialdia luzatzen diete Ezkioko herritarrei, bai lasterketan korrika parte hartzeko eta baita antolakuntzan lagundu, umeak bertaratuz, ingurukoei lasterketaren berri emanez... esku bat luza-tzeko.

Federatzea

Azaro bukaeratik aurrera, Ezkion bertan, mendian federatzeko aukera izango da lehen aldiz. «Ezkiotar mendi zale guztiak EzkiON Martxan klubean biltzea aparta litzateke!», diote klubetik. Informazio gehiago jasotzeko hurrengo helbidera idatzi: ezkionmartxan@gmail.com

Azkenik, EzkiON Martxan Kirol Klubak, lehen urtemuga betetzera doan honetan, lehen asanblada orokorra ospatuko du abenduaren 20an, arratsaldeko 18:30ean.

Fotos

Vídeos