Lurren inguruko hausnarketaren emaitzak Juan Requejoren esku

Gaur Zumalakarregin. /  GALILEA
Gaur Zumalakarregin. / GALILEA

Lehenengo aurkezpena gaur izango da Ormaiztegin; eta bihar, Zumarragako Zelai Ariztin errepikatuko da

GALILEA ALTO UROLA.

Lurren inguruko hausnarketa egiteko asmoarekin elkartu eta 2016. urtean lanean hasi ziren Ezkio, Gabiria, Itsaso, Legazpi, Ormaiztegi, Urretxu eta Zumarragako udalek, Goimen Landa Garapen Elkartearekin batera, eta Gipuzkoako Foru Aldundia ere lagun izanik, udalerrietako landa lurren lanketa komun bat gauzatuz. Dinamika honen barruan ekintza desberdinak antolatu dira hurrengo egunetarako, lehenengoa gaur arratsaldean izango delarik.

Diotenez, azken urteetako joerak jarraituz gero, urte gutxiren buruan beraien ahalmen eta aukeren azpitik erabiliko diren lurren kopuru esanguratsua izatea aurreikusten da, eta horrek erantzun bat eman beharreko eszenatoki batean jarriko gaituela diote.

Testuinguru honetan kokatzen da hurrengo egunetan aurrera eramango diren ekimenen egitaraua. Hasteko, eta egoera hau guztia (2016ko lanaren emaitzak, gaur egun nola dagoen...) ondo azaltzeko, bi aurkezpen antolatu dira Juan Requejo adituaren esku. Lehenengoa gaur arratsaldeko 18:00etan Ormaiztegiko Zumalakarregi Museoan izango delarik, Ezkio, Gabiria, Itsaso eta Ormaiztegiko herritarrei zuzendutakoa; eta bihar, 18:00etan, Zumarragako Zelai Ariztin, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako herritarrei zuzenduta.

Urriko saioak

Urrian zehar, aldiz, lau saio aurreikusten dira: urriaren 4an, 18:00etan, Zumarragako Zelai Arizti Kultur Etxean, Urretxu eta Zumarragako herritarrei zuzenduta. Saiorako sortutako kartografia ekarriko da, eta herritarrekin udalerri horien eremuan gertatzen dena (eta zena) azterttuko da. Urriaren 5ean, 18:00etan, Ezkioko udaletxean, Ezkio eta Itsasoko herritarrei zuzenduta aurrera eramango da hitzaldia asmo berdinarekin; urriaren 6an, ordu berean, Gabiriako Kultur Etxea, Gabiria eta Ormaiztegiko herritarrei zuzenduta; eta azkenik, urriaren 10ean, Legazpiko Kultur Etxean, bertako herritarrei zuzenduta.

Goimenetik gomendatzen dute, aurrerago udaletako saioak egon arren, hasierako aurkezpenetako batera hurbiltzea (gaur edo bihar), abiapuntua eta helburua ondo ulertu ahal izateko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos