Jon Odriozola, Europako Jiu Jitsuko Txapelketan

Jon Odriozola gaztea bere entrenatzailearekin, Bucaresten. /
Jon Odriozola gaztea bere entrenatzailearekin, Bucaresten.

DV LEGAZPI.

Legazpiko Judo Taldea abentura berri batean murgildu da: Jiu Jitsuko U18 mailako Europako Txapelketa. Azken hilabeteetan gogor aritu da lanean hitzordu hau prestatzen. «Udan hasi eta urriaren 26ra bitartean buru belarri ibili gara Jon Odriozolarekin entrenatzen, egindako ekintzen artean, Jon Madrilera bidaiatzen aritu da da ostiraletan, bertako Katan eta El Rincón taldeekin entrenatu ahal izateko, honekin batera, irailaren 23 eta 24an, Legazpiko Bikuña kiroldegian, nazio mailako entrenamendu berezi bat egin genuen Katan, Victor Pradera, El Rincón, Hernani, Kalamua, SAS Suria, Eduardo Jimenez, Zumarraga eta Legazpiko taldeekin», aipa-tzen dute.

«Guzti hauen ostean, urriaren 27an, Jon Odriozola Bucarest-eko Sala Polivalenta kirol instalazioetan ospatutako Europako Kadete U18 mailako Jiu Jitsu txapelketan parte hartu zuen, aurten inoiz baina prestatuagoa, bai fisikoki, baita mentalki», azaltzen dute. «Horrela izanda -60 kiloko borrokalarien kategorian domina lortzeko aukera asko zituen, lehenengo lehia Alemaniako Benjamin Vach gaztearen aurka izan zuen, lehiakide latza benetan, Jon markagailuan beti goitik ibili eta 3 minutuak agortuta, bere lehen garaipena lortu zuen 14-7 emaitzarekin gailenduz», aditzera ematen dute. «Bigarren borroka, bere iazko lagun baten kontra izan zuen, Marco Di Feo, Italiako ordezkaria, aurkari gogorra izan zen eta markagailua berdindua mantendu zen 2 minutu luzeetan, baina azken minutuan Jonek 4 puntu gehiago eskuratu zituen eta honekin, bigarren garaipena 9-8 emaitzarekin, hala, legazpiarrak hiru lorpen garrantzitsu lortu zituen: txapelketako lehenengo borroka irabaztea, iaz Greziako txapelketan kaleratu gintuen Marco Di Feo garaitzea eta bi borroka jarraian irabaztea, aurretik inoiz lortu ez zuena, hiru lorpen hauek kirolarialen garapenean eta konfidantzan garrantzi handia dute, beste ikuspegi bat ematen bait diete nazioarteko txapelketei, hoberenen artean toki bat lortzeko gai dela erakutsiz», nabarmentzen dute.

«Hirugarren borroka Yani Benaicha frantziarraren aurka izan zuen, bertan Jon markagailuan goitik mantendu zen une oro eta bere aurkariak ez zion lan gehiegirik eman, hala ere epaileen ustez Jonek bi falta larri egin zituen eta 9-1 irabazten zijoala kaleratua izan zen», aditzera ematen dute. Bere entrenatzailea den Asier Berasateguiren hitzetan, «borroka hau lapurreta galanta izan zen, Jonek ez zuen lehenengo falta merezi izan, ezta bigarrena ere». Javier Garciak, Espainiako taldeko entrenatzaile eta arduradunak, erreklamazioa aurkeztu zuen, baina ezin izan zuen ezer gehiago egin eta Jon final laurdenetan kaleratua izan zen, errepeskaren bidean jarriz. «Ez naiz epaileen aurka hitz egiten duten horietakoa, ni epailea naiz eta, baina esan beharra daukat maila hauetako txapelketetan epaileetatik espero den maila, izandakoa baino asko ere sendoagoa izan beharko lukeela, batez ere, horrelako erabakietan, ez dut uste zuzena izan zenik, hala ere, erabakia onartu baino ezin da egin eta aurrera jarraitu», dio Jonen entrenatzaileak. «Amorru bizian, baino burua sendo, Jon errepeskako borroketan sartu zen, bere laugarren lehian Suediako Nisse Lindberg gaztearen aurka arituz, legazpiarrak sekulako Full Ippon bat egin eta 50-0 markagailuarekin gailendu zen; ondorengo borroka denetan zailena izan zen, Jon leher eginda zegoen eta bere Errumaniako aurkariak hiru borroka baino ez zituen egin, aitzakirik gabe, Jon tatami barrura sartu eta brontzezko domina lortzeko azken pauso bat emateko gelditzen zi-tzaizkion indarrak bertan jarri zituen, baina aurkariak ez zion bere lana egiten utzi eta 16-7 irabazi zion, Jonen abentura ikaragarri honi 7. postu batekin amaiera jarriz bere kategoriako 18 borrokalarien artean», laburtzen dute.

«Orokorrean Jonek inoiz baino lan hobea egin zuen, ikaragarri hobetu du bai fisikoki, baita psikologikoki ere, borrokak irakurtzeko eta aurkariei neurria hartzeko gaitasuna du eta kirol hau maite du, txapelketaren erritmoa ikusirik, domina lortzeko ametsa hor geratu bada ere, lan bikaina egin du, jada ez da esperientzia probatzera doan horietakoa, kirol honetako handienen artean egoteko gaitasuna duen gazte bikain batean bilakatu da, eta txapelketa honetan horrela erakutsi du, bere taldeko beste inork ez zituen bost borroka jarraian egin eta hiru irabazi... gauzak hobetzeko ere izan arren, gure aldetik Jon zoriondu nahi dugu txapelketan eta aurretik egindako lan bikainagatik eta horrela segi dezala opa diogu, hurrengo erronka Abu Dhabin dugu, juniorren Munduko Jiu Jitsu Txapelketarekin», adierazten dute.

Fotos

Vídeos