Legazpiko ikasleek gogotsu ospatu zuten Euskararen Nazioarteko Eguna

Domingo Agirreko guraso, ikasle eta irakasleek abesti eta dantzez beteriko jaialdi jendetsua ospatu zuten eskolako frontoian.
/
Domingo Agirreko guraso, ikasle eta irakasleek abesti eta dantzez beteriko jaialdi jendetsua ospatu zuten eskolako frontoian.

Elurra lagun zutelarik, euskal hizkuntzaren aldeko aldarri ederra egin zuten dantza, abesti eta jolasen bidez

CRISTINA LIMIA LEGAZPI.

Euskararen Nazioarteko Egunak oihartzun polita izan du Legazpiko ikastetxeetan. Ospakizuna

abenduaren 3an, igandea, egoki-tzen zenez gero, honen inguruko ekintza bereziak abenduaren 1era aurreratzea erabaki zuten. Aurtengo jaiak elurra izan zuen lagun, egunari alaitasuna gehituz.

Domingo Agirren festa giroa goizetik nagusitu zen. Jolas-orduan haurrek egindako buruhaundien kalejira egin zuten. Arratsaldean berriz, jaialdi handia ospatu zuten eskolako frontoian. Bertan guraso, ikasle eta irakasleek euskararen aldeko aldarri zoragarria egin zuten elkarrekin abestu eta dantzatuz. Ikasleek, zikloka, euskal dantza desberdinak eskaini zituzten. Ondoren, denek batera eskolako ereserkia eta 'Gure nahia' kanta gogotsu abestu eta dantzatu zituzten.

Haztegin ere, urtero legez, ekintza ugari burutu zituzten ikasle guztien parte-hartzearekin. Euskara Batzordeko ikasle ordezkariek euskararen erabileraren inguruko hausnarketa zabaltzeari ekin zioten. Ikasleek euskararen aldarrikapena egiten duen pregoia irakurri zuten eta txikienek euskararen ikur den Argitxoren inguruko zenbait ekintza egin zituzten. Batxilergoko ikasleek kidetzeak egin zituzten Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin batera jolas eta ipuinekin gozatuz. DBHko ikasleek, berriz, froga dibertigarriz osaturiko ginkana aurrera eraman zuten etapa osoko ikaskideentzat. «Zalantzarik gabe, euskararen aldarria ez ezik, gure hizkun-tzarekin bat eginik egun eder bat igarotzeko aukera paregabea ere izan da, bide batez, gurasoak gonbidatu nahi ditugu ildo beretik euskara eta euskal kultura indartu ditzaten, egunerokotasunean euskararen erabilera bermatuz, denon artean Legazpi euskaldunago bat eraiki dezagun», adierazten dute ikastolatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos