Ikastolaren sorrera, oraina eta etorkizuna, dokumentalean

Latxartegi aretoan egindako emanaldi arrakastatsua. /
Latxartegi aretoan egindako emanaldi arrakastatsua.

LEGAZPI.

Haztegi Ikastolaren 50. urteurreneko ospakizunak indar-tsu hasi dira. Aurreko astearte eta asteazkenean ikastolaren sorreraren eta honen etorkizunaren inguruan Mondragon Unibertsitateko ikasleek egindako bi dokumental eman zituzten jendez bete zen Latxartegi aretoan.

Ekitaldia 1967an Jose Ignacio Elorza (ikastolaren sortzaileetako bat) Kimuberri Ikastola sortu aurreko prentsa aurrekoko hitzekin hasi zen (1967ko otsailean grabatuko audioa). Saioa Aintzane Gamiz eta Iñaki Guridik aurkeztu zuten, biak ere ikastolako ikasle ohiak. Amaieran Haztegiko ereserkia abestu zen LH5eko ikasleen laguntzarekin. Dokumentalaren egileak ere bertan izan ziren eta ikusleekin ere memoria ariketa bat egin zen, hainbat objektutatik abiatuta, plastilina, autobusa, klariona... horiek ekartzen zizkien oroitzapenen inguruan.

Dokumentalak datozen egunetan Haztegi Ikastolak Youtuben duen kanalean ikusi ahal izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos