Hogeita hamar gaztetxo inguru aurtengo udalekuetan

Udalekuak. Ederki pasatzen dute txikiek udalekuetan. / DV
Udalekuak. Ederki pasatzen dute txikiek udalekuetan. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO EZKIO.

Aurten ere udaleku irekiak aurrera eramango dira Ezkion eta hauetan parte hartzeko izena emateko epea amaituta dago. Hogeita hamar gaztetxo inguruk parte hartuko dute aurtengoan.

Urteak dira udaleku irekiak antolatzen dituela Ezkioko Udalak, eskola amaitu eta uztailan zehar, goizetan, haurrek ederki pasatzeko aukera izan dezaten. Oraingoan, uztailaren 3an hasi eta 27ra bitartean aurrera eramango dira, goizeko 10:00etati eta 12:30ak arte elkartuko direlarik egunero (astean zehar) haurrak, Santa Lutziko Anduaga etxean.

Gogoratzen da udaleku irekiak hasi aurretik bilera bat egingo dela parte hartuko duten haurren gurasoekin. Honetan egin diren taldeak eta aurrera eramango diren ekintzen egitaraua azalduko da, besteak beste.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos