Herri Bazkarian parte hartzeko azken eguna da gaur

Bazkaria. Erretiratuen topaketa aurreko urtean. / GALILEA
Bazkaria. Erretiratuen topaketa aurreko urtean. / GALILEA

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urriaren 29an ospatuko da aurten Herri Bazkaria adinako bizilagunekin elkartasunez, eta honetan izena eman nahi dutenek gaur izango dute azken aukera, honetarako Udaletxera 943 72 13 03 telefono zenbakira deitu behar delarik.

Goizeko 12:30ean elkartuko dira Ezkioko Migel Deunaren parrokian eta bertan meza ospatuko dute. Hau amaitu eta jarraian Argindegi ostatuan izango da aurtengo bazkaria.

Menu berezia prestatu die herritarrei ostatuko Josu Landak: urdaiazpikoa, frijituak, onddo-nahaskia eta entsalada epela hasteko; salda beroa; itsas zapoa (rape) edo azpizuna (txahal-solomoa) aukeran; eta amai-tzeko postrea eta kafea. Bazkaria bukatzerakoan opari-zozketa aurrera eramango da bazkaltiar guztien artean.

Bazkariaren prezioa 40 eurokoa izango da, baina 65 urtetik gorakoek 20 euro ordainduko dituzte. Izena ematerakoan menuan arraina edo okela jango den esan beharko da. Aldi berean gogoratu ere, aurreko urtetan izan den bezala, norbaitek arazorik izango balu Ezkiora joateko, udaletxera deitu eta etxera bila joango zaiola.

Fotos

Vídeos