Haurren pilota txapelketako finala jokatuko da gaur arratsaldean Urbeltzen

Legazpiko pilota eskolako gaztetxo kuadrila./
Legazpiko pilota eskolako gaztetxo kuadrila.

LEGAZPI.

Gaur Legazpiko Haurren Banakako VII Pilota Txapelketako finala jokatuko da Urbeltzen, arratsaldeko 18:30etan hasita. Sarrera dohain izango da. Atarian pilota eskolaren aldeko errifak jarriko dira salgai.

Egitaraua honakoa izango da: prebenjaminetan 3. eta 4. postuen partidan Beñat Azarola-Ekain Maniega eta finalean Beñat Jauregi-Ibai Garmendia / benjaminetan 3. eta 4. postuen partidan Eleder Beristain-Brian Jimenez eta finalean Aratz Iñurritegi-Eki Izagirre / alebinen 2. mailan 3. eta 4. postuen partidan Nora Aizpurua-Ekain Leizeaga eta finalean Urko Izagirre-Telmo Ugarte / alebinen 1. mailan 3. eta 4. postuen partidan Oier Alzelai-Beñat Perez eta finalean Markel Agirrezabalaga-Iñigo Gomez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos