Gosearen aurkako lasterketa arrakastatsua egin zuen Haztegik

Lasterketan parte hartutako ikasle talde ikaragarria. /
Lasterketan parte hartutako ikasle talde ikaragarria.

LEGAZPI.

Maiatzaren 17an gosearen aurka egindako lasterketaren balorazio bikaina egiten du Haztegi Ikastolak. «Gosearen aurkako ekintza Gobernuz Kanpoko Erakundeak urteak daramatza munduan zehar lasterketa hau antolatzen munduan gosea desagertzeko helburuarekin eta aurten guk parte hartzea erabaki genuen, elkartasunari balio handikoa irizten diogu eta ikasleen artean zabaldu beharrekoa dela iruditzen zaigu», azaltzen dute ikastetxetik. «Lasterketa baino lehen gosearen aurkako ekintzakoek sentsibilizazio-hitzaldiak eman zizkieten HH, LH, DBH eta DBHOko ikasleei, gosearen arazoak irtenbidea duela ikusarazteko asmoz», nabarmentzen dute.

Lasterketari dagokionez, herri erdialdean bi zirkuitu antolatu zituzten, bata LHkoendako moldatutakoa eta, bestea, luzeagoa, DBHkoendako aproposagoa. LHkoen zirkuituak 350 metro inguru izan zituen eta DBHkoenak, berriz, 800.

«Lasterketak ikasleen, zein guraso, aitona-amona eta familia osoen partaidetza izan zuen, ikasleek 'elkartasun-pasaporte' batean ida-tzi zituzten dohaintza moduko diru-ekarpen xumeak egingo zituzten emaileen izenak, diru-ekarpenok zirkuituaren baitan ikasle bakoi-tzak burutuko zituen itzuli bakoi-tzaren araberakoak izan ziren», gogoratzen dute.

Esker ona

«Ekintza bukatutzat eman eta gero, erabateko arrakasta izan duela azpimarratu dezakegu, guztira, 3.075,31 euro lortu ditugularik, hori dela eta, ekintzan parte hartu zuten horiei eta antolatzaileei eskerrak eman nahi dizkiegu», adierazten dute Haztegitik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos