Federatuen pilota partidak eta txikien txapelketa

LEGAZPI.

Urbeltz pilotalekuak Gipuzkoako Txapelketetan lehia-tzen ari diren legazpiar federatuen bi partida hartuko ditu gaur, 19:15ean hasita: alebinen 2. urtean Arrizabalaga, M. - Goierri 4 (Urretxu) eta nagusien 3. mailan Telleria eta Markotegi - Zumaria. Bestalde, bihar, 16:30etan, Legazpiko Gazteak Pilota Eskolako txikienen VII. Banakako Txapelketa hasiko da, 34 neska-mutikok hartuko dute parte, aurrebenjamin, benjamin eta alebinetan, bi multzotan banatuta. Larunbateri partidak egondo dira. Finalerdiak abenduaren 2an jokatuko dira eta finalak abenduaren 15ean.

Fotos

Vídeos