Diario Vasco

Igandeko ospakizunean 50 bizilagunek parte hartuko dute

Meza. Aurten Ezkioko San Migel elizan izango da.
Meza. Aurten Ezkioko San Migel elizan izango da. / GALILEA

Urtero Ezkio-Itsasoko Udalak antolatzen dituen ekin-tzen artean, jubilatuen eguna kokatzen da eta hau igande honetan aurrera eramango da, aurtengo parte hartzea nabaria izango delarik.

Herritar guztiek parte hartu dezakete egun honetan, nahiz eta 65 urteko herritarrei zuzendu, bazkariaren prezioa desberdina izaten delarik. Horrela, aurreko astean amaitu zen egun honetan ospatuko den bazkarirako izen emate epea eta guztira 50 bizilagun elkartuko dira jardunaldia giro ederrean ospatzera.

Hasteko, meza ospatuko da Ezkioko San Migel elizan 12:00etan eta handik Mandubiko Bentara joango dira bazkaltzera. Giro aparta egoten da bazkari eta geroko solasaldietan eta oraingoan ere egun ederra opa diegu herriko adinduei.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate