Diario Vasco

Merkataritzan euskararen erabilera bultzatzeko selfiak eta irrati-nobela

Sal eta Eros. Irrati-nobelaren pertsonaiak.
Sal eta Eros. Irrati-nobelaren pertsonaiak.
  • Abian dira Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan antolatutako ekimenak Urola Garaian

Abenduaren 3an ospa-tzen den Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, merkataritzan euskara bultzatzeko kanpaina egingo da aurten ere Urola Garaian, udaletako euskara zerbitzuek eta Zin-tzo Mintzo eta Zingi Zango elkarteek antolatuta. Aurtengoan dendariek eta bezeroek elkarrekin argazkia atera beharko dute (selfie), kanpainaren txartela eskuetan dutela. Dendariek «nik euskaraz saltzen dizut» eta bezeroek «nik euskaraz erosten dizut» mezua erakutsiko dute txartelean. Dagoeneko argazkiak 628.75.99.48 whatsapp zenbakira edo pozikgainera@gmail.com helbidera bidali daitezke. Parte har-tzaileen artean sari ugari banatuko dira. Kanpainaren aurkezpena eta informazio zehatza abendu hasieran zabalduko da. Aldez aurretik ordea, 'Sal eta Eros' irrati-nobela jarraitzeko aukera izango da. Astero astero honen atal bat zintzilikatuko da Zingi Zango elkartearen web gunean (www.zingizango.eus). Bertan bi pertsonaien elkarrizketak en-tzun ahal izango dira. Minutu eta erdi inguruko atalak izango dira eta zortzi eskainiko dira guztira. Dagoeneko lehenengo biak daude eskura.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate